Gazteentzako IV. Nanoipuinen lehiaketa martxan!

Gazteentzako IV. Nanoipuinen lehiaketa martxan! 12-30 urte bitarte badituzu, interesatzen zaizu; apirilaren 23a arte duzu aurkezteko aukera! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteentzako-iv-nanoipuinen-lehiaketa-martxan/@@download/image/nanoipuin lehiaketa.jpg
2018/03/15
albiste-laburra
12-30 urte bitarte badituzu, interesatzen zaizu; apirilaren 23a arte duzu aurkezteko aukera!
Gazteentzako IV. Nanoipuinen lehiaketa martxan!

Gasteizko Gazteentzako IV. Nanoipuinen lehiaketa martxan da; 12-30 urte bitartekoek parte hartu dezakete, eta lanak apirilaren 23a arte aurkeztu daitezke. Gehiago jakin nahi? Jarraian dituzu lehiaketaren baldintzak:

 

1. GAIA.
Nanoipuinek “esnatu” aditza izan beharko dute. Horren adizki guztiak onartuko dira: esnatzen, esnatzean, esnatuko…

2. LANAK.
Nanoipuinek gehienez ere 150 karaktere izango dituzte, izenburua (aukerakoa) eta hitzen arteko zuriuneak sartuta. Karaktere kopurua gaindituz gero, automatikoki lehiaketatik
kanpo geldituko dira.

Nanoipuinek originalak eta argitaragabeak izan beharko dute, eta istorio bat kontatu edo iradoki beharko dute.

3. PARTE HARTZAILEAK.
Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 12 urtetik 30era bitarteko gazteak. Egile bakoitzak gehienez bi ipuin aurkeztu ahalko ditu, hizkuntza edozein dela ere. Bi ipuin baino gehiago aurkeztuz gero, bakarrik azken biak hartuko dira kontuan.

4. KATEGORIAK.
• A kategoria: DBHko 1. eta 2. mailako ikasleak.
• B kategoria: DBHko 3. mailatik 18 urtera bitarteko gazteak.
• LABORAL Kutxa saria: 19 urtetik 30era bitarteko gazteak.

Kategoria horietako bakoitza bitan banatzen da, hizkuntzaren arabera: euskaraz eta gaztelaniaz.

5. AURKEZPENA.
Lanak www.vitoria-gasteiz.org/nanoipuinak helbideko formularioaren bitartez aurkeztu beharko dira. Formularioa epea irekita dagoen bitartean egongo da indarrean.

6. EPEA.
2018ko martxoaren 15etik apirilaren 23a arte (Liburuaren Eguna), biak barne.

7. EPAIMAHAIA.
Udalaren Liburutegi Sareak izendatuko du. Haren erabakiak apelaezinak dira eta sariren bat eman gabe utzi ahalko du.

8. SARIAK.
Honako sari hauek emango dira kategoria eta hizkuntza bakoitzean:
• 1. saria: diploma + tableta.
• 2. saria: diploma + 50 €-ko txartela liburu denda batean erosteko.

Parte-hartzaile bakoitzak sari bat bakarrik jaso ahalko du.
Ipuin sarituak Udaleko web orrian argitaratuko dira, baita Udalaren Liburutegi Sareko Twitter kontuan ere: @VG_biblio

Informazio gehiago hemen.