Gazteen txapelketak eta sariketa Zarautzen

Gazteen txapelketak eta sariketa Zarautzen Trikitilari eta dantza txapelketak izango dira gaur eta bihar Modelo aretoan. Ostiralean, berriz, bertsolarien Lizardi Saria. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteen-txapelketak-eta-sariketa-zarautzen/@@download/image/2021 - Trikitilari Gazte.jpg
2021/09/01

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Trikitilari eta dantza txapelketak izango dira gaur eta bihar Modelo aretoan. Ostiralean, berriz, bertsolarien Lizardi Saria.
Gazteen txapelketak eta sariketa Zarautzen

Egunotan gazteek protagonismo nabarmena izango dute Zarautzen, eurekin lotutako txapelketak eta sariketa izango baitira. Hasteko, gaur, asteazkena, Trikitilari Gazteen XLI. Txapelketa jokatuko da Modelo aretoan, 19:00etan. Soinu txikiarekin eta panderoarekin duten trebezia erakutsiko dute parte-hartzaile gazteek. Bihar, berriz, Bikote Gazteen Dantza Txapelketa izango da toki berean, 18:00etan. Bi txapelketetarako sarrera librea izango da baina edukiera mugatuarekin. Gonbidapenak egunean bertan eskuratu ahalko dira, ordubete lehenago, aretoko leihatilan eta gehienez lau banatuko dituzte pertsonako.

Ostiralean, hilak 3, bertsolari gazteen txanda izango da. Joan den astean XLV. Lizardi Sariko bi kanporaketa jokatu ostean, sailkatutako bertsolariek finalean kantatuko dute. Hauek izango dira bertsotan arituko diren finalistak: Aitor Servier, Txaber Altube, Sarai Robles, Andoni Mujika, Aitor Zubikarai eta Ekhine Zapiain. Saioa gaueko hamarretan izango da, Modelo Aretoan. Edukiera mugatua izango da eta sarrerak hiru euro balioko ditu. Sarrera hauek ere egunean bertan salduko dituzte, saioa baino ordubete lehenago, eta gehienez lau sarrera erosi ahalko dira pertsonako.