Gazteen perfil sozialak

Gazteen perfil sozialak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteen-perfil-sozialak/@@download/image/datu_dantza_sar_1372765413.jpg
2013/07/08
albiste-laburra
Gazteen perfil sozialak
%93 dira sare sozialetan profilen bat zabaldu duten neska nerabeak, eta mutilen %91k ere kontu bat dute martxan Tuenti, Twitter edo Facebooken. Gazteen Euskal Behatokiak egindako ikerketaren arabera, neskek adierazmolde pertsonal eta sozial gisa baliatzen dute, eta mutilek askoz erabilera instrumentalagoa ematen diote. Jarrera sexistak oso presente daude Sarearen bidez dituzten harremanetan, haiek ohartu ez arren.