Gazteen Kontzertu Solidarioa antolatu dute Donostian

Gazteen Kontzertu Solidarioa antolatu dute Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteen-kontzertu-solidarioa-antolatu-dute-donostian/@@download/image/2012215979Ayete_kontzertusolidarioa.jpg
2012/12/13
berria
Gazteen Kontzertu Solidarioa antolatu dute Donostian
Donostiako Ayete Ikastetxe Nagusiko unibertsitate ikasleek Gazteen Kontzertu Solidarioa antolatu dute otsailaren 26an, arratsaldeko 19:00tan, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian.


Peruko gazteentzat dirua biltzea da Gazteen Kontzertu Solidarioaren jomuga, eta aurtengoa, gazteek aurrera ateratzen duten hirugarren edizioa izango da. Kontzertuan aterako dituzten irabaziak, Zabalketa GKEk sustatzen duen El Huambrillo proiektura zuzenduko dituzte.
Donostiako Udalak, Musikene goi-mailako musika ikastetxeak eta Victoria Eugenia Antzokiak, helburu hori sustatzeko parte hartzen dute otsailaren 26ko ekimenean.
Antolatzaileek, sarrerekin bilduko duten diruaz haratago, parte hartu nahi duenarentzat kontu korronte bat erraztu dute. Informazio guztia Ayete Ikastetxe Nagusiaren web orrian aurkitu daiteke.