Gazteen kezkak

Gazteen kezkak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteen-kezkak/@@download/image/euskal_gazteak_1393854670.jpg
2014/03/10
albiste-laburra
80 puntu eman dizkiote euskal gazteek beren egungo egoerari, berau 0tik 100era arteko eskalan baloratzeko eskatu dietenean. Eusko Jaurlaritzaren ekimenez, Gazteen Euskal Behatokiak eta Lehendakaritzarako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak osatutako Aurrera Begira 2013 azterlanak agerian utzi du gazte gehienak lanarekin eta emantzipaziorekin loturiko gaiek kezkatzen dituztela.