GAZTEEN ERREBELDIAREN BEHARRA

Mundua ez baita leku atsegina ameslarientzat edota besterik gabe, ezberdinak direnentzat. Horrek historian zehar gazteen amorrua piztu izan du eta gobernu kontserbadoreenen alarma abiarazi. Horren adibide dugu Ekialdeko Alemaniako inteligentzia erakundeak gazteak kriminaltzat jotzeko izan zuen joera.
Ekialdeko Alemaniako polizia sekretuak gazteen azpikulturak identifikatzeko gida bat sortu zuen
Gobernu honentzat “gazte dekadentzia” orokor bat zegoen sekulako arriskua ekar zezakeena beraien lurraldearen egonkortasunerako. Horregatik, gida ilustratu bat sortu zuen “jendaila dekadente eta ezkorra identifikatzeko gazteen azpikulturetan”. Bertan “tribu” bakoitza deskribatzen zen beren gustu musikaletatik hasi, beren joerako politikoekin jarraitu eta beren eguneroko jarduerak deskribatzeraino. Gida honek marrazkiak ere bazekartzan beraien janzkeran atzeman zitezkeen elementu funtsezkoenak errazago identifikatzeko.
Gida honen zortzi tribuak
Gida honek gazteen aurkako inongo fundamenturik ez duen estigmatizazioa bultzatzen zuen, bertan zeudelarik gobernuak normaltzat jotzen ez zituen edozein pertsona. Alabaina, ez da horren harriagaria albistea, egungo gizartean ere ematen baitira horrelako aurreiritziak gidarik ez baldin badago ere. Berdintasuna aldarrikatzen den garaian sortu baita mozal legea. Gauzak ez dira hainbeste aldatu, ezta?