Gazteen danborrada zaharra

Gazteen danborrada zaharra https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteen-danborrada-zaharra/@@download/image/20111194572San_Sebastian_2008__Antigu.jpg
2012/12/13
berria
100dik gora danborrada aterako dira bihar Donostian danborrak eta kupelak jotzen, haien artean Antiguako Gazte Danborrada. Izenak dioen bezala, gazteek osatutakoa da, baina bitxikeria gisa aipatu behar da danborrada zaharrenetakoa dela. Sortu zutenean, XIX. mendearen bukaeran, Union Artesanarena baino ez zen ateratzen.


1896. urtean atera zen lehen aldiz, Donosti Zarra izenarekin. 1943ean Luistarren danborrada bihurtu zen - Antiguako gazte asko biltzen zituen taldea zen Luistarrak- eta 1977ean hartu zuen oraingo izena: Antiguako Gazte Danborrada. Bi baldintza bete behar dituzte parte hartzaileek: 15 eta 30 urte bitartean izatea eta Antiguan bizi edo auzoarekin harremana izatea. 1982. urtera arte bakarrik gizonezkoak ateratzen ziren Sarriegiren martxak jotzen, eta 1983ko San Sebastian Egunean atera ziren aurreneko aldiz emakumeak danborrada horretan.
Ikusi nahi? 07:00etan ateratzen dira Antiguan barrena. Erdialdean, bestalde, Anastasio taldeak danborrada bat baino gehiago ateratzen du eta haietako bat gazteek osatua da -arratsaldean ateratzen da Erdialdean-.