Gazteen %24k etorkizunean gorreria pairatzeko arriskua du

Gazteen %24k etorkizunean gorreria pairatzeko arriskua du Gure azala eguzkitik babesten dugun moduan, gure entzumena ere zaratatik babestu behar genuke. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteen-24ak-etorkizunean-gorreria-pairatzeko-arriskua-du/@@download/image/creative-business-woman-with-headphones-apologizing-for-not-hearing-her-colleague-talking-to-her-while-working-in-the-office.jpg
2022/11/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gure azala eguzkitik babesten dugun moduan, gure entzumena ere zaratatik babestu behar genuke.
Gazteen %24k etorkizunean gorreria pairatzeko arriskua du

Zientzialari asko azken urteetako entzumen galeraren joerarekin kezkatuta daude. Kontziente izan beharra dugu gure inguruan dagoen zarataren bolumenaz eta hauek maila seguruetan mantendu. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, munduko 430 milioi pertsonek entzumen galera pairatzen dute, eta estimazio arabera, 2050. urterako kopuru hau 700 milioi pertsonakoa izango da. 

Gazteak dira zaurgarrienak, aurikularrak gehien erabiltzen dituztenak baitira, baita diskoteketan edo leku zaratatsuetan gehien egoten direnak ere. 

Global Health aldizkarian argitaratutako berrikuspen baten arabera, segurtasunik gabeko entzunaldiak ohikoak dira nerabeen artean eta jokabide honek euren entzumen gaitasunaren %24 galtzera eraman ditzake. Guztira, 670-1.350 milioi pertsona artean gorreria pairatu dezakete etorkizunean. 

Kaltea ez da soilik zarataren intentsitateagatik gertatzen, baizik eta zarata horretan dagoen iraupenagatik ere. OMEren txosten baten arabera, aurikularrak erabiltzen dituzten erabiltzaileek 100 dezibeliotan 15 minutuz musika entzunez gero, langile batek, sektore industrialean, lanaldi osoan jasaten duen zarata berdina pairatuko luke. 75-105 dezibelioko bolumena arriskutsua da OMEren arabera. 

Ikerketaren arabera, 80 dezibelio baino gehiagoan aurikularretatik soinuak entzuteak astean 40 ordu baino gehiagoz praktika arriskutsuak dira. Dena den, ikerketek frogatzen dute entzunenaren galera faktore ugariren arteko konbinazioa dela. Aurikularretatik entzutea, zarata altua izatea, denbora gehiegiz entzutea eta  honen maiztasuna. 

Behar den bezala entzuteko, ziliada deitutako zelulak erabiltzen ditugu, koklean kokatuak daudenak. Denbora luze batean soinu indartsuetara ohitzen badugu gure entzumena, ordea, nekea sorrarazten diogu eta denborarekin behin-behineko entzumenaren galera. Gertatu zaizu kontzertu baten ostean burrunba moduko bat entzutea?

Prebenitu daiteke. Zarata gehiegizkoa den ala ez jakiteko, kontzertu edo taberna batetik ateratzerakoan, behatu ea burrunba bat entzuten ote duzun. Gainera, gaur egun mugikor gehienak gure entzumen seguruak monitorizatzen dituen aplikazioarekin datoz, beraz, berehala frogatu genezake, adibidez, aurikularren erabilera egokian egiten ari ote garen ala ez.