Gazteek sexu gutxiago praktikatzen dute

Gazteek sexu gutxiago praktikatzen dute Arrazoia? Beste plazer iturri batzuk lehenetsi dituztela, tartean sare sozialak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteek-sexu-gutxiago-praktikatzen-dute/@@download/image/erotica_orig.jpg
2019/05/22
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Arrazoia? Beste plazer iturri batzuk lehenetsi dituztela, tartean sare sozialak.
Gazteek sexu gutxiago praktikatzen dute

Sexualki belaunaldi askeena da egungo gazteena, eta aldi berean, sexu gutxien dutenena ere. The Washington Post egunkariak kaleratutako datuen arabera, AEBetan sexurik izan ez duten gazteen (18-29 urte bitarte) kopurua gehiengo historikora iritsi da 2018an. Ikerketak ondorioztatutako faktoreen artean honakoak nabarmendu dituzte: gizartearen zahartzea, bikote kopuruen jaitsiera, eta faktore nagusia, online bizimodua.

 

Gizon gazteak dira sexu gutxien dutenak; sexuaren ordez, plazer iturri bilakatu dituzte Instagram, bideo jokoak edota Netflix bezalako plataformak, eta haiekin igarotzen dituzte aisialdi ordu gehienak. Hain zuzen, inkesta hau urtero egiten dute, eta 2007. urtean hasi zen gazteen sexuarekiko praktikaren gainbehera, hain zuzen, lehen Iphone kaleratu zuten urte berean.

Alta, online bizimodua plazer iturri bilakatu izana ez da sexuaren gainbeheraren arrazoi bakarra; etengabe konektaturik bizitzeak belaunaldi estresatuena eta antsietate maila handienekoa bilakatu du egungo gazteen belaunaldia. Gainera, sare sozialen erruz gure bizitza kanpokoek erakusten dutenarekin alderatzen dute etengabe, eta ondorioz, autoestimu baxuko belaunaldia bihurtu dira. Azkenik, jendea ezagutzeko ohiturak nabarmen aldatu dira; egun, kalean edota klasean jende berria ezagutu ordez, online egiten dituzte lehen harremanak, eta horrek ere, ez du laguntzen benetako harremanak sortzeko orduan.