Gazteek egindako sormen-proposamenak laguntzeko Gazte Sortzaileak beka martxan da Gasteizen

Gazteek egindako sormen-proposamenak laguntzeko Gazte Sortzaileak beka martxan da Gasteizen 16 eta 35 urte arteko gazteek sormen-proposamenak bidal ditzakete uztailaren 14ra arte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteek-egindako-sormen-proposamenak-laguntzeko-gazte-sortzaileak-beka-martxan-da-gasteizen/@@download/image/IMG_5289.jpg
2023/05/03
16 eta 35 urte arteko gazteek sormen-proposamenak bidal ditzakete uztailaren 14ra arte.
Gazteek egindako sormen-proposamenak laguntzeko Gazte Sortzaileak beka martxan da Gasteizen

Gazteentzako bekaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea da eta honen bidez, duela hamar urtetik hona, hogeita hamar lagunek garatu dituzte proposamen kulturalak. 

16 eta 35 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta bi kategoria daude, eskatzailearen adinaren arabera. Hautatutako pertsonek 4.000 euroko laguntza jasoko dute eta baita sorkuntza-prozesuan lagunduko dituzten profesionalek eskainitako aholkularitza ere. Oro har, proiektuak sei hilabeteko epean estreinatu ohi dira.

Proposamenak uztailaren 14ra arte aurkez daitezke udalaren erregistroaren, gizarte-etxeen edo Gasteizko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. 

Iazko deialdian aukeratuak
2022an beka eskuratutako proposamenak zein izan diren ere jakinarazi dute: Amaia Bonoren Belarriprest. Nire lehen sortzelan euskaraz lana, antzerkia, poesia eta performancea uztartzen dituena; Sara Berasaluceren eta Yone Estivarizen Ohiko Lekuak,  argazkilaritzarekin lotua; eta Irati Antiaren Azukre beltza, murgiltze-esperientzia digitala.