Gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute Abenduaren 31ra bitarte bidal daitezke poesia lanak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteei-zuzendutako-donostia-kultura-poesia-lehiaketan-izena-emateko-epea-zabaldu-dute/@@download/image/DK-poesia-albiste-nagusia.jpg
2023/10/03
Abenduaren 31ra bitarte bidal daitezke poesia lanak.
Gazteei zuzendutako Donostia Kultura Poesia Lehiaketan izena emateko epea zabaldu dute

Balea Zuria argitaletxeak Donostia Kultura poesia lehiaketaren zazpigarren edizioan parte hartzeko deialdia egin du, euskarazko poesia zabaldu eta idazle gazteen lanari bultzada emateko asmoz. 35 urte bete gabe dituzten egile berriei zuzendutako lehiaketa da.

Lanen luzera gutxienez seiehun bertso-lerrokoa izango da, eta gehienez milakoa. Gaia, errima eta neurria libreak izango dira. 

Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaia, eta irabazlea 2024ko martxoaren 21a baino lehen emango da ezagutzera.

Irabazleak 1.000 euroko saria izango du, baita Imanol Larrinagaren margolan bat ere. Gainera, Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du, eta Poesia eta Pentsamendua errezitalean parte hartzeko aukera izango du.

Lanak posta elektronikoz aurkeztu beharko dira, abenduaren 31ra bitarte, honako helbide honetan: dkpoesialehiaketa@donostia.eus.  

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.