Gazteei zuzendutako bekak; eskatu zurea!

Gazteei zuzendutako bekak; eskatu zurea! Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko ditu gazteen egitasmoak, 'Gazteak Auzolanean' deialdiarekin. Parte hartu irailaren 30a baino lehen! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteei-zuzendutako-bekak-eskatu-zurea/@@download/image/teamwork-in-the-workplace-rh.jpg
2020/09/21
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduko ditu gazteen egitasmoak, 'Gazteak Auzolanean' deialdiarekin. Parte hartu irailaren 30a baino lehen!
Gazteei zuzendutako bekak; eskatu zurea!

Izango Zara programaren barnean, gazteei bereziki zuzendutako bekak jarri ditu martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gazteak Auzolanean izeneko egitasmoa beste urte batez babestuz. Aurtengoa urte berezia izanagatik ere, gazteen proiektuak babesten jarraitzeko asmoa agertu dute; hala, eskainiko dituzten beka horiek ingurunea inplikatzen duten talde-egitasmoei laguntzea espero dute, interes publikoa duten eraldaketa sozialeko prozesuak bultzatzeko.

Proiektu bat eskuartean baduzu eta 18 eta 30 urte bitarte badituzu, adi jarraian datorren informazioari; gutxienez 3 lagunek osatutako taldeek parte hartu dezakete beken eskaeran. Talde horiek proiektu bat gauzatzea proposatu beharko dute, baina ez dira elkarte edo enpresa gisa eraturik izango eta, hortaz, ez dute nortasun juridikorik izango. Bestalde, taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute.

Gehienezko zenbatekoa 5.000 eurokoa izango da, eta gutxienekoa 1.500 eurokoa. Diru laguntza hauen kopuru osoa 20.000 eurokoa izango da. Lanak aurkezteko azken eguna irailaren 30a izango da. 

INFORMAZIO GEHIAGO: GIPUZKOA.EUS