GazteARTEan ikerketa-bekaren edizio berria jarri du martxan Irungo Udalak

GazteARTEan ikerketa-bekaren edizio berria jarri du martxan Irungo Udalak Haur, nerabe edota gazteen arloko ikerketa-proposamenak bidal ditzakete 35 urte arteko gazteek. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteartean-ikerketa-bekaren-edizio-berria-jarri-du-martxan-irungo-udalak/@@download/image/beka azala.jpg
2023/09/07
Haur, nerabe edota gazteen arloko ikerketa-proposamenak bidal ditzakete 35 urte arteko gazteek.
GazteARTEan ikerketa-bekaren edizio berria jarri du martxan Irungo Udalak

Irungo Udaleko Gazteria Sailak, GazteARTEan, haur, nerabe eta gazteen inguruko bekaren bosgarren edizioari ekin dio, 35 urte arteko gazteei zuzenduta. Beka honen helburua da herritar gazteen artean ikerlana sustatzea eta bultzatzea da, eta baita Udalaren eta gazteen artean lankidetzarako bideak irekitzea ere.

Interesa dutenek haur, nerabe edo gazteekin zerikusia duten gaiak lantzeko ikerketa eta ekintzako proiektu bat garatu beharko dute. Formatu-proposamen askotarikoa izan ahalko da: proiektua, prozesua edo ekintza (hedapen materiala, lankidetzako prozesuak eta/edo partaidetzakoak…). Ikerketak gehienez zortzi hilabeteko iraupena izango du, eta banaka edo taldeka egin ahal izango dute. Zortzi mila euroko beka emango da, baina jaso ahal izateko ezinbestekoa da unibertsitate gradua edo lizentziatura, edo goi-mailako heziketa zikloa edukitzea. 

Urriaren 5era bidal daitezke proposamenak eta honako dokumentazioa aurkeztu beharko da, fisikoki edo online: proiektuaren memoria laburra, gehienez 15 foliokoa; unibertsitateko titulazioa, harremanetarako datuak, eskatzaileen curriculum laburra eta NAN/AIZen fotokopiak; bereziki baloratuko da memoriari erantsitako ikus-materiala.

Oinarriak hemen kontsulta daitezke.