Gazteak Auzolanean 2023: Ideiak garatzeko diru-laguntzak

Gazteak Auzolanean 2023: Ideiak garatzeko diru-laguntzak Gazteak Auzolanean deialdiarren helburua Gipuzkoako gazteei taldeko irabazi asmorik gabeko proiektuak garatzeko laguntza ematea da. Azken xedea gazteak bere ingurunean inplikatu eta interes publikoa duen gizartean eraldaketa prozesuak laguntzea da. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazteak-auzolanean-2023-ideiak-garatzeko-diru-laguntzak/@@download/image/Gazteak-auzolanean1.jpg
2023/03/08

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gazteak Auzolanean deialdiarren helburua Gipuzkoako gazteei taldeko irabazi asmorik gabeko proiektuak garatzeko laguntza ematea da. Azken xedea gazteak bere ingurunean inplikatu eta interes publikoa duen gizartean eraldaketa prozesuak laguntzea da.
Gazteak Auzolanean 2023:  Ideiak garatzeko diru-laguntzak

Laguntza orotara 25.000 eurokoa izango da eta proiektuaren arabera gehienez 5.000 euro jaso litezke eta gutxienez 1.500. Proiektuak aurkezteko epea martxoaren 27ra arte luzatuko da eta ideia garatzeko epea, berriz, 2024ko ekainaren 30 arte. 

Diru-laguntza jasoko duten proiektuetan gutxienez hiru lagun egon beharko dute, guztiak 18-30 urte bitartekoak. Hori bai, ezin dute enpresa edo elkarte bezala eratuta egon. Taldeko eragileen bi herenek gutxienez, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri batean administrazio auzoa izango dute. 

Laguntza honen helburuak begi bistakoak dira: Gazteen talde ekimenak bultzatzea, giza garapena eta komunitatea sustatzea, pertsona gazteen ahalduntzea sustatzea, Gipuzkoako gizarte bizitza, ekonomikoa eta kulturala aberastea, gazteria, gizarteak aintzat hartzea ahalbidetu, bere sormen, berrikuntza eta eraldatze gaitasuna onartuz; eta etorkizuneko gizarte ekintzaileentzako prozesuetan, ikaskuntza lortzeko baliogarri izan daitezkeen esperientziak erraztu.

Proiektu motei dagokionez, askotarikoak izan litezke: proiektu artistiko edo kulturalak, ingurunearen zaintza eta jasangarritasuna oinarri dutenak, genero berdintasuna, euskara, elkartasuna eta beste alorretan oinarritutako komunitatearen eraberritze proiektuak... Alor hauez gain, interesgarriak diren beste esparru batzuetan oinarritutako proiektuak aintzat hartu ahal izango dira. 

Baldintzak
Proiektuaren helburuak, justifikazioa, baliabide materialak, kronograma, gauzatzeko lekua eta ebaluazio sistema bat aurkeztu beharko dira aurrekontuarekin batera. Horretaz gain, taldekide guztien NANaren fotokopia eta taldekide guztien administrazio auzotasunaren egiaztagiria ala erakundeak baieztatzeko baimena emateko. Azkenik, taldekide guztiek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duten agiriak ere beharko dira. 

Informazio gehiago
900 110 111 / 943 47 25 80

Whatsapp: 620 27 80 70

Korreo elektronikoa: uimaz@gipuzkoa.eus

Webgunea:  https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/gazteria/gazteak-auzolanean