Gaztea Sarien irabazleak hautatzeko bozketa fasea martxan da

2024ko Gaztea Sarietan izendatutako hautagaien bozketa epea zabaldu dute eta otsailaren 19ra arte eman ahal izango da kategoria bakoitzeko hautagaien aldeko botoa.
Bideoklip onenaren kategorian, honako hauek daude izendatuta: Izaroren Cerodenero Bideoklipazo, Merina Gris eta Delaporteren Almar, Bulegoren Zure begi horiek, Amoranteren Habanera eta Sara Zozayaren Caravan dira.
Kutxabank Korner Zuzeneko Onenaren Gaztea Saria jasotzeko hautagaiak Huntza, ETS, Belako, Janus Lester eta TOC dira. Urteko disko onenaren kategorian, Zetak taldearen Aaztiyen, Izaroren cerodenero, Nøgenen Åben Cirkel, Ibil Bediren Goldea eta Verde Pratoren Adoretua albumak daude.
Azkenik, ZETAK, Merina Gris, Ibil Bedi, Neomak eta Ben Yart dira talde edo bakarlari onenaren kategoriako bost izendatuak.
Sari banaketa otsailaren 29an izango da eta zuzeneko emanaldiak ere izango dira, bezperan Gorka Urbizurena eta egun berean ETS taldearena. Sarrerak agortuta daude, baina streaming bidez jarraitu ahal izango da.