Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak izendatu dituzte

Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak izendatu dituzte Mirua, Sara Azurza, Silitia eta Udda dira finalistak, eta azaroaren 25eko finalean banatuko dituzte sariak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztea-maketa-lehiaketako-finalistak-izendatu-dituzte/@@download/image/My Post (2).png
2021/11/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Mirua, Sara Azurza, Silitia eta Udda dira finalistak, eta azaroaren 25eko finalean banatuko dituzte sariak.
Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak izendatu dituzte

Mirua, Sara Azurza, Silitia eta Udda musikariak dira aurtengo Gaztea Maketa Lehiaketako finalistak. Lehenengo hirurak Julen Idigorasek, Izaro Andresek eta Josu Billelabeitiak osatutako epaimahaiak aukeratu ditu eta laugarrena, berriz, entzuleek hautatu dute Maketa Lehiaketako webgunean emandako botoen bidez. Astebeteko epean, 1.808 boto jaso ditu Gasteizeko musikariak eta berak eskuratuko du Gazte BizHitza Saria, 2.500 eurokoa.

Maitanek, Malentxok eta Mattinek osatzen dute hirukoa da Mirua. Aspaldiko lagunak omen dira, eta euren logeletan sortu dituzte Maketa Lehiaketara aurkeztu dituzten abestiak. Ahotsa  eta soinu elektronikoak uztartzen ditu talde tolosarrak. 

Xabier Barrutiak (gitarrak, baxua, bateria eta teklatua) eta Ibai Silicatok (ahotsa eta perkusioa) dira Silitia bikoteko kideak. Rock, pop eta elektronika estiloetan aritzen da taldea, egiten duten musika "sailkaezina" dela adierazi duten arren. Oro har, inprobisatzea eta dantzatzea omen dute gustuko.

Sara Azurza donostiarrak, berriz, neosoul estiloa jorratzen du. Bakarkako proiektua den arren, musikariz inguratua egongo da oholtzan: Igone Zarate (gitarra), Iker Lauroba (pianoa), Haritz Lauroba (bateria) eta Txiki (baxua). 

Aitor Armentiaren izen artistikoa da Udda. 20 urteko musikari gasteiztarrak En las nubes izeneko diskoa publikatu zuen uztailean.

Finala azaroaren 25ean
Bilboko Kafe Antzokian joko dute lau taldeek azaroaren 25ean, eta bertan aukeratuko du aurtengo garailea epaimahaiak.  Hautatuak 5.000 euroko saria irabaziko du eta Bilbao BBK Live jaialdian jotzeko aukera izango du. Entzuleen saria, aldiz, 2.500 eurokoa izango da. Harrobia Saria ere banatuko dute eta, honen bidez, Oso Polita diskoetxeak 4 abestiko EP bat grabatzeko aukera emango dio Maketa Lehiaketara aurkeztu den taldeetako bati. Sariaren irabazlea finalaren egunean bertan jakinaraziko dute.