Gaztea irratiak MIN sarien banaketa ekitaldia eskainiko du zuzenean sarean

Gaztea irratiak MIN sarien banaketa ekitaldia eskainiko du zuzenean sarean Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean jarraituko ahal izango da sari banaketa ekitaldia 20:00etatik aurrera. Euskal Herriko hainbat talde eta bakarlarik lortu dituzte izendapenak, besteak beste, Belako, Amorante, Liher, Gatibu eta Zetak taldeak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaztea-irratiak-min-sarien-banaketa-ekitaldia-eskainiko-du-zuzenean-sarean/@@download/image/belako.jpg
2021/06/16

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Gaztearen webgunean eta Youtubeko kanalean jarraituko ahal izango da sari banaketa ekitaldia 20:00etatik aurrera. Euskal Herriko hainbat talde eta bakarlarik lortu dituzte izendapenak, besteak beste, Belako, Amorante, Liher, Gatibu eta Zetak taldeak.
Gaztea irratiak MIN sarien banaketa ekitaldia eskainiko du zuzenean sarean

Musika independenteen XIII. MIN sarien banaketa ekitaldia izango da gaur, hilak 16, eta Gaztea irratiak zuzenean eskainiko du bere webgunean eta Youtubeko kanalean. Sari banaketa Burgosko Teatro Principal aretoan egingo dute, 20:00etatik aurrera.

MIN sarietako izendapenei dagokienez, Euskal Herriko talde eta bakarlariak daude saria jasotzeko hautagaien artean. Belako taldea, esaterako, sei ataletan izendatu dute: disko onena, artista onena, abesti onena, rock disko onena, bideoklip onena eta ekoizpen onena. El columpio asesino taldeak ere rock disko onenaren saria lor dezake eta Sonakayk flamenko disko onenaren sailean eskura dezake garaikurra. Horiez gain, La Bien Querida talde bilbotarrak urteko artista onenaren saria du jokoan eta Maitane Sebastian nafarrak musika klasikoko disko onenaren saria lor dezake. 

Euskaraz egindako disko onenaren atalean, honako artista hauek aukeratu dituzte euren azken lanagatik: Amorante (Bat eta hiru), Gatibu (Musikak salbatuko gaitu), Liher (Hemen herensugeak daude), Nøgen (Under alt) eta Zetak (Zeinen ederra izango den).

Sariak banatzeaz gain, zuzeneko emanaldiak ere izango dira: Zetak, Alizzz, Delaporte & Dora, Ginebras, María Peláe eta Triángulo de Amor Bizarro.