Gaztea, 20 urte uhinetan

Urtemuga ospatzeko, asteleheneko programazioa berezia izango da. Hala, EITBren Bilboko egoitzan saio bereziak egingo dituzte. Joseina Etxeberriak, Edurne Garmendiak eta Jon Gotzonek gidatuko dute 'Dida' saioa, 14:00etatik 15:00etara, Eñaut Elorrieta Ken Zazpiko abeslaria elkarrizketatuko dute eta El Menton de Fogarty, Seiren eta Losdelas taldeek zuzenean joko dute.
Bestalde, astelehenean bertan, 21:00etatik 22:00etara, Ainhoa Urretabizkaiak eta Xabier Doncelek 'B Aldea' saioa zuzenduko dute eta Audiencek eta Seiurtek joko dute. Telebistaz, ETB3n, eta Internetez, jarraitu ahal izango dira saiook.