Gazte Talent lehiaketako irabazleak izendatu dituzte

Gazte Talent lehiaketako irabazleak izendatu dituzte Deserrite, Tilda, Lola Oiarzabal eta Intxixu aukeratu ditu epaimahaiak sei finalisten artean. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazte-talent-lehiaketako-irabazleak-izendatu-dituzte/@@download/image/Gazte_Talent_2021_irabazleak.jpg
2021/12/10

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Deserrite, Tilda, Lola Oiarzabal eta Intxixu aukeratu ditu epaimahaiak sei finalisten artean.
Gazte Talent lehiaketako irabazleak izendatu dituzte

Jimmy Jazz elkarteak urtero antolatzen duen Gazte Talent lehiaketan Arabako Lurralde Historikoan eta Trebiñuko Konderrian bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 35 urte arteko gazteek hartzen dute parte. Sei finalistek abenduaren 6 eta 7an jokatu zuten finala Jimmy Jazz aretoan. Gazte Talent saria kategorian, 14 eta 24 urte bitarteko gazteena, Deserrite, Emannuele eta Lola Oiarzabal aritu ziren, eta Gazte Talent Laboral Kutxa sarian, 25 eta 35 urte bitartekoenean, Lehia, Intxixu eta Tilda.

Epaimahaiak bere erabakia jakinarazi du eta Deserrite taldeak eskuratu du Gazte Talent saria. Mila euroko saria lortu du Buruda bailarako hard-rock taldeak. Gasteizen ikasten du boskote gazteak eta euskaraz sortzen dituzte abestiak. Gazte Talent Laboral Kutxa saria, berriz, Tilda taldeak lortu du eta, ondorioz, 1.000 euro eskuratuko ditu. Bost musikarik osatzen dute taldea eta euskarazko eta gaztelaniazko rock progresiboa jorratzen dute. 

Lola Oiarzabalentzat izan da emakumeak tartean dituen talde edo bakarlari onenaren accesit saria. 500 euroko sariaz gain, Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan jotzeko aukera izango du. 18 urteko abeslari gasteiztarrak indie pop estiloa lantzen du eta Barrutik izeneko lehen EPa argitaratu berri du. 

Azkenik, euskarazko talde edo bakarlari onenaren accesita Intxixu taldearentzat izan da. 500 euro irabazi dituzte eta Araba Euskaraz jaialdian jotzeko aukera. Euskal Pagan Folk garaikidearen talde berria da eta lau urtez kalejirak eta kontzertuak ematen aritu dira lau gasteiztar hauek.