Gazte Mugimenduaren Topaketak Zestoan

Gazte Mugimenduaren Topaketak ospatuko dira datorren asteburuan Zestoan. Herria Gaztetxe erraldoi bihurtu nahi dute hiru egunez, eta filosofia horri eutsiko diote bai ekintzak antolatzerako orduan eta baita parte hartzaileen artean ardurak banatzeko orduan ere. Sistema kapitalistaz eta euskal gaztediaz hausnarketa egitea da helburu nagusia. Gazte Mugimendua bizi-bizirik dago, beraz, zenbaitek begien bistatik galtzea nahiago lukeen arren.
Gazte Mugimenduak indarrak bildu eta aurrera egiteko aukera gisa aurkeztu du Zestoan azaroaren 27, 28 eta 29an antolaturiko ekimena. Ehunka lagun bilduko dituen Topagune hauetan hamaika ideia eta gai jorratuko dituzte. Atzean utzitako "geltokiei" begirada bat bota, egungo egoeraren errepasoa egin eta etorkizuneko utopiak lantzea da helburua.
Egitaraua ildo zehatz baten arabera antolatu dute gazteek. Ostiralean sistema kapitalista hartuko dute hizpide eta bereziki gazteei nola eragiten dien aztertuko dute. Larunbat goizean lantaldeetan arituko dira sistemak eragiten dituen zapalkuntzei buruz, emakumeen ikuspegia, ekologiaren ikuspegia eta herri ikuspegia landuaz. Arratsaldean zapalkuntza horiei aurre egiteko bideen inguruan egingo da hausnarketa, eztabaida foro ezberdinetan antolaturik. Azkenik, igandean, asteburuan zehar sortutako ondorioen errepasoa egingo dute.
Eztabaida eta tailerrez gain aisialdiari ere egin nahi izan diote merezi duen tartea. Horrela, gazteek eurek kudeaturiko hainbat aisialdi ekintza prestatu dituzte: kontzertuak, ipuin erotikoen kontakizunak, musika emanaldiak, poteoak
Topaketaren guneak gaztetxeetan landu ohi diren kontzeptuen arabera banatu dituzte, osotasunari gaztetxe erraldoi baten itxura emateko. Honela "erabaki" deituko da gune bat, "komunikatu" hurrengoa, "antolatu" hirugarrena, "gozatu" laugarrena Gune bakoitzean landuko den jarduera kontzeptu horri lotuko zaio nolabait, eta lanak banatzerako orduan ere gaztetxe batek bezala funtzionatuko dute.
EGITARAUA
Ostirala
17:00 tik aurrera matrikulazioa
18:00 tik aurrera, sentitu, pentsatu eta egin!
18:00 Gune arriskutsuen markajea
Sistema hor dago!
20:00 Harrera + Sarrera: ?Sistema kapitalista eta gazte mugimendua?
22:00 tik aurrera Antzerkiak +Ipuin kontalariak+ Musika emanaldiak
01:00 Karpa eta txoznen itxiera
Larunbata
8:30 Gosaria
9:30 Sarrera
10:00 Eztabaidak lantaldeetan: ?Sistema hor dago?
14:30 Bazkaria
Hemen gaude!
16:00 *Gazte konpartsak, hartu eta erabili!. Mahaingurua
*Kafe tertulia: ?Aisialdiako eredu berriak?
*Zuen porlanean itoko zarete! Tailerra
*Feminismoan topatu
*Internazionalismoa antzeztu
*Herriak ikasiz, herriak irauli
*Ikasle twisterra.
*Alternatiben eskola
18:00 etatik aurrera *Kultur gerrillak
*Zuen porlanean itoko zarete! Tailerra
*Zu zeu fiestolog@!
*Gazteak eta krisia
*Feminismoan topatu
*Herriak ikasiz, herriak irauli *Sistema kapitalista monstruaren bila. Ginkana
*Teknologia berriak eta segurtasuna
19:30 *Gazte migrazioak. Mahaingurua
*Gelditzeko esperientziak!
*Sistema kapitalista patriarkarra eta Bolognaren inguruko hitzaldia
*Gerrilla komunikatiboa tailerra
21:30 *Poteolinpiada
*Lekittoko tinbaleruak
23:00 Musika + DJ-ak 23:00 Musika karpan
02:00 Karpa eta txoznen itxiera
Igandea
9:00 Gosaria
10:00 Eztabaida lantaldeetan: ?Ekin dezagun batera, bota ordago sistemari!?
13:00 Ekitaldia
14:30 Bazkari herrikoia
16:00 tik aurrera, TRIKIFEST: Zestoako talde bat+Musikherria+Radio Afu
20:00tan bakoitza bere etxera
3 egunetan zehar:
Erakusketak + Irratia + Sorpresak
Informazio gehiago gaztesarearen webgunean