Gazte mugimenduak proiektu komunikatibo bana abiatu du Araban eta Zumaian

Arabako gazte errealitateaz eta gazte mugimenduaren jardueraz informatzeko asmoz sortutako tresna da gazteiraultza.info. Ildo beretik jo dute Zumaian ere, eta Galerna proiektua mamitu dute.
Gazteek, gainerako hiritar guztiek bezalaxe, informatuta egoteko duten eskubidean eta adierazpen askatasunean oinarritutako proiektua da gazteiraultza.info. Bultzatzaileek azaldu dutenez, "kokoteraino" daude egunero "soldatapeko komunikabideetan" gazteez eta, zehazki, arabar gazteez entzuten dutenaz: "Alperrak, biolentoak, drogazaleak, apalankatuak, zikinak... garela diote, eta horri aurre egiteko modu bakarra guk geuk geure errealitatearen jabe izatea da".
Helburu nagusi gisa gazte kontzientziaren berpizkundeari ekarpena egitea eta gazteriaren tresna izatea finkatu dute, "zentsurarik gabe, autogestioaz eta edozein alderdi, erakunde edo instituziorekiko menpekotasunik gabe". Bitarteko hutsa baino gehiago izango da, hortaz: "Errealitatea ezagutzeko, errealitatean eragiteko, errealitatea eraldatzeko eta ideien gudan murgiltzeko ezinbesteko borroka esparrua da komunikazioa".
Galerna Zumaian
Zumaiako gazte mugimenduak, bestalde, Galerna proiektu komunikatiboa sortu du. Halaxe aurkeztu dute: "Gazteok herriarentzat egindako aldizkaria izango da. Aurrez beste batzuek hasitako bideari jarraituz, gazte mugimenduak Zumaian komunikazio arloan duen gabeziari aurre egitera gatoz! Inori baimenik eskatu gabe. Eta nahi dugulako!"
Ekimen bizi, gorri, aske eta parekide gisa deskribatu dute; "errebeldea eta zirikatzailea, gaztea, batzuetan goxo eta bestetan indartsu, baina inoiz ez geldirik".
Aldiro-aldiro paperean ez ezik, egunero informazio berritua eskainiko dute sarean ere: www.galernasarean.info.