Gazte Martxa 2012ko egitaraua aurkeztu dute Lesakan

Gazte Martxa 2012ko egitaraua aurkeztu dute Lesakan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazte-martxa-2012ko-egitaraua-aurkeztu-dute-lesakan/@@download/image/20123167154Gazte_martxa_2012.jpg
2012/12/13
berria
Gazte Martxa 2012ko egitaraua aurkeztu dute Lesakan
'Jalgi hadi garaipenera' lemapean abiatuko da apirilaren 6an Saratik, eta Bera zeharkatu ondoren, hilaren 7an helduko da Sarara. Apirilaren 8an Independentistak sareak deitutako Aberri Egunarekin bat egiteko deialdia ere egin dute gazteek, Iruñean izanen da.

"Euskal Herria zatitzen duten mugak hautsiz" Saratik Lesakarako bidea egiteko determinazioa dutela adierazi dute 2012ko Gazte Martxa honen antolatzaileek Lesakan egindako agerraldian.
Hiru eguneko ekimena izango da, apirilaren 7an Saran hasi eta bi egun geroago, 8an, Iruñean borobilduko dena. "Euskal Herriaren luze zabalean gazteok sortzen dugunaren elkargunea izango da" –esan dute– "gure buruak elikatzeko eta ikasteko, bakoitzak gustukoen duen modura adieraziz".
Izan ere, bidea egite hutsetik harago, elkar ezagutu eta harremantzeko joko eta ekintzek, gazte musika taldeen doinuek, kultura eta jendarte eraldaketarako oinarriei buruzko solasaldiek, sorkuntza artistikorako bide berriek, antzerkiak, bertsoek, dantzek eta bestek ere aberastuko dute martxa hau. Esan gabe doa, bestalde, Nafarroaren konkistaren 500. Urteurrenak protagonismo erabatekoa izango duela hiru egunetan zehar.
Joateko asmoa baduzu, jakin ezazu bonoak aurki izanen direla salgai martxoaren 31ra bitarte, eta larunbatez (hilak 7) Lesakan izango diren kontzertuetarako sarrerak egunean bertan eskuratzeko aukera izanen dela herrian.


Egitaraua


APIRILAK 6, SARA
14:00-15:30. Sarara heldu eta akanpatu.
16:30. Animazioa herriko karriketan zehar.
17:00. Jokuak 'Jalgi: Ekintza eta algara' gunean.
17:30. Mahainguru irekia: feminista naiz, eta zergatik? 'Mintza: Kalaka eta sorkuntza' gunean.
17:30. Kasu!, Tooth, Hurmuno eta Herri oihua taldeak 'Dantza: Gazte musika taldeak' gunean.
19:00. Harrera ekitaldia herriko plazan.
19:30. Eraiki gaztelua 'Jalgi: Ekintza eta algara' gunean.
19:30. Solasaldia: Gazteok euskal identitate kulturala eraikitzen 'Mintza: Kalaka eta sorkuntza' gunean.
22:00. Bertso guda.

APIRILAK 7, LESAKA
07:30. Esnatu.
09:00. Martxa abiatu. Erdibidean, hamaiketakoa.
14:00. Bazkari girotua Beran.
18:30. Lesakara heldu eta akanpatu (dutxatzeko aukera).
19:30. Maskarrada eta Zpeiz Mukaki herrian zehar.
21:00. Gazte ekitaldia.
22:00. Gaubela Skatu, Governors, Willis Drummond eta Anai ARREbak taldeekin.

APIRILAK 8, IRUÑEARA
08:00. Goienetxe triki sound system.
09:00. Gosari eta autobusak Iruñeara (antolakuntzaren esku).