Gazte Euskaltzaleen Topaketa egingo da asteburuan Aretxabaletan

Gazte Euskaltzaleen Topaketa egingo da asteburuan Aretxabaletan Hainbat gairen inguruko gogoetak eta tailerrak izango dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazte-euskaltzaleen-topaketa-egingo-da-asteburuan-aretxabaletan/@@download/image/Fw6xK4nXgAIbmy8.jpeg
2023/06/15
Hainbat gairen inguruko gogoetak eta tailerrak izango dira.
Gazte Euskaltzaleen Topaketa egingo da asteburuan Aretxabaletan

Datorren larunbatean, ekainak 17, Gazte Euskaltzaleen I. Topaketak egingo dira Aretxabaletan, Gazte Euskaltzaleen Sareak antolatuta. Luze zabalean errotu / harrotu dadin leloa hautatu dute egun horretarako. 

Goizeko bederatzi eta erdietan izango da harrera, eta hamarretan hausnarketa guneak eratuko dituzte. Bi gairen inguruan egingo dute gogoeta: euskalgintza gazte mugimenduetatik eta hezkuntza euskaraz!

Eguerdiko hamabi eta erdietan hasiko dira tailerrak. Honako hiru hauek izango dira: Gazteak, euskaldunak, eta zer?; Euskara eta beste borroka batzuk lotuz. Ikuspegi intersekzionala lantzen; eta kaleko euskara(k) (bir)sortzen.

Bazkaria egingo dute ordu bi eta erdietan eta arratsaldeko bostetatik aurrera pintxada-poteoa izango da.

Hemen eman behar da izena topaketan parte hartzeko.