Gazte epaimahaikide izan zaitez!

Gazte epaimahaikide izan zaitez! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazte-epaimahaikide-izan-zaitez/@@download/image/captura_de_pant_1411993456.png
2014/09/29
berria
Gazte epaimahaikide izan zaitez!
Donostian urriak 25 eta azaroak 1 bitartean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXV. astea ospatuko da. Bederatzigarren urtez, horrela nahi duten gazteek aukera izango dute epaimahaian parte hartzeko. Azalduko dizugu nola!

18-30 urte bitarte badituzu aukera duzu Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean Gazteen Epamahaiaren parte izateko. Horretan aukera izango duzu film laburren irabazlea aukeratu eta XXV.  edizioko Film Laburrik Onenaren Gazte Saria emateko.

Aurreko edizioan 14 gaztek hartu zuten parte, aurten 150 izango dira, Donostia Kulturako Zine Atalak, Fantasiazko eta Beldurrezko Zine Astearen antolatzaileek, eta Gazteria Atalak bat eginda epaimahai honen betekizuna eta irudia indartzeko asmoa dutelako.

Gaztezulo aldizkariko urriko alean topatuko duzu euskarazko emanaldi batera doan joateko sarrera bat, moztu besterik ez duzu egin behar.


Izena emateko: Gazteria Sailaren web orriaren bitartez (www.donostiagaztea.org). Horren barruko "Gazteak +18, Kultura, Fantasiazko- Beldurrezko Zinema" atalean, izena emateko fitxa bete ahal izango da.

Ezarritako epeak, honako hauek dira:

Izen emate epea: 2014ko urriaren 1etik 14a arte (biak barne).

Zozketa eguna: 2014ko urriaren 14a.

Hautatuak izan diren pertsonen bertaratzeko konfirmazio epe muga: 2014ko urriaren 20a.

Emanaldiaren eguna: Urriaren 24a, 16:00etatik aurrera (Antzoki Zaharra)