Gazte elkartrukeak

Gazte elkartrukeak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazte-elkartrukeak/@@download/image/20095203271Gazte_elkartrukeak.jpg
2012/12/13
berria
Donostiako Udaleko Gazteria Sailak gazteen elkartrukeak antolatu ditu uda honetarako. Polonoiako Lublin eta Alemaniako Wiesbaden hirietako gazteekin burutuko da elkartrukea. Izena emateko epea ekainaren 22an amaituko da.

Wiesbaden hiriko egonaldia 14 eta 20 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta uztailaren 19tik 26ra burutuko da. 6 herrialdek hartuko dute parte: Austriak, Ingalaterrak, Alemaniak, Poloniak, Esloveniak, Turkiak eta Espainiar estatuak. Bidaiak 100 euroko prezioa du (gastu guztiak barne) eta 6 lagunentzako tokia dago.
Lublin
Lublin eta Donostiaren arteko elkartrukeari dagokionean, bi hiri hauek dira parte hartuko duten bakarrak. Egonaldia 15 eta 17 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta bi txandatan burutuko da: Uztailaren 19tik 24ra Donostian   eta uztailaren 27tik abuztuaren 2ra, berriz, Lublin-en. Bidaiak 150 euro balio du eta herrialde bakoitzeko 10 lagunentzako tokia dago.
Informazio gehiago www.donostiagaztea.org helbidean.