Gazte Eguna antolatu dute bihar Urduñan

Gazte Eguna antolatu dute bihar Urduñan https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazte-eguna-antolatu-dute-bihar-urdunan/@@download/image/20123237735urduna_gazte-asanblada_azala.jpg
2012/12/13
berria
Gazte Eguna antolatu dute bihar Urduñan
Urduñako Gazte Asanbladak 14. urteurrena ospatzeko festa antolatu du bihar. 'Oraina landuz, sorgindu dezagun herria' da aukeratu duten leloa eta gazte eguna den arren adin guztietakoak ospakizunean parte ere hartzea izan izan dute helburu.


Hamalau urtez egin izan duten moduan, autogestioa eta autosufizientziaren bitartez egitarau zabala antolatu du biharko Urduñako Gazte Asanbladak, Gazte Eguna gaztetxearen aldarrikapenerako urrats ezinbestekoa izango dela azpimarratuaz.
Adin guztietakoak zer ospatu izan dezaten egitarau oparoa izango da bihar –martxoak 24– Urduñan.
11:00etan hasiko dira ekitaldiak eta grafitiak, zirkoa eta poteoa izango dira lehendabiziko hitzorduak. Umeentzako jokoak ez dira faltako eta eguerdian berriz, bazkaria antolatu dute 14:30etan.
Arratsaldean umeentzako jolasek jarraituko dute eta txokolatada eta buruhaundiek girotuko dute, besteen artean. Gaztetxearen aldarrikapena egingo duen manifestazioa 19:30tan hasiko da eta gauean, parrilladaren ondotik, 21:30etan kontzertuen txanda izango da eta, besteak beste, Hostara, Irrintzi, Zea Mays eta Gozo-Gozo erromeria izango dira ikusgai.
Egun osoan zehar karpa eta txozna jarriko dute eta ekimen guztiak plazan izango dira. 

Egitaraua:


11:00 grafitiak
12:00 zirkoa
13:00 ekitaldia
13:30 poteoa
14:30 bazkaria
Goizean zehar:
Umeentzako astoak
Sinkoña irratia
Joaldunak

16:30 kantautorea
17:00 umeentzako jolasak
18:00 txokolatada
18:15 buruhandiak
19:30 manifestazioa: 'Gaztetxea behar dugu!'
20:00 ekitaldia
21:00 parrillada
21:30 kontzertuak
Egun osoan zehar:
Txozna eta karpa