Gazta zati baten atzeko amesgaiztoa
Irudiak ikaragarriak dira begiratzeko adorea duenarentzat. Igualdad Animal GKE-ak salatu du AEBetako Summit Calf Ranch makro-abeletxeko egoera; 11.000 txekor "hezten" dituzte bertan, baldintza ikaragarrietan. Tuls Dairy da makro-abeletxe horren jabea, eta hark, era berean, Bel Brands multinazionala hornitzen du, hain zuzen, La vache qui rit edota Babybel enpresei hornitzen dien enpresa bera.
Nebraskako abeletxeko praktikek hotzikarak sortzen dituzte. Jaio eta berehala, txekorrak beren ametatik bereizten dituzte, eta kanpoan ezarritako plastikozko etxola bereiztuetan sartzen dituzte. Ez dituzte mugitzeko 2 metro karratu baino gehiago. Gauean, hotz ikaragarria igarotzen dute, 20 gradu zero azpitik. Asko ez dira egunsentira iristen, izoztuta hiltzen dira. Zorte gehiago dutenek, neumonia larria garatzen dute. Indarkeria handiz elikatzen dituzte, anestesiarik gabe kentzen dizkiete adarrak, eta egun gutxira hiltzen dituzte, haragitarako.