Gazta ospetsua

Gazta ospetsua https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazta-ospetsua/@@download/image/86p10cheddar.jpg
2012/12/13
berria
Gazta ospetsua
Telebistari esker, pertsona guztiek 15 minutuko ospea izango zutela iragarri zuen Andy Warholek. Orain, Country Farmhouse Cheesemakers enpresaren webgunearen bitartez, gaztak ere ospetsu bihurtzen hasi zaizkigu —eta ez hamabost minutuz, ez horixe!—. Cheesmakersek gazten ontze prozesua zuzen-zuzenean erakusten du www.cheddarvision.tv webgunean. Orrialdeak milioi eta erdi bisita baino gehiago izan ditu. Gazta ospetsuak, gero!