GAZEk ICI ekimena antolatu du ostegunean Donostian

GAZEk ICI ekimena antolatu du ostegunean Donostian https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazek-ici-ekimena-antolatu-du-ostegunean-donostian/@@download/image/201111155084gazeICI.jpg
2012/12/13
berria
GAZEk ICI ekimena antolatu du ostegunean Donostian
Datorren ostegunean, azaroaren 17an, GAZEk antolatu duen International Campus Interaction (ICI) ekitaldia izango da Donostian. Bertako eta atzerriko 100 ikaslek 15:00etatik 21:00etara hitzordua izango dute Donostiako Miramar Jauregian eta Doka Kafe Antzokian.



Bilkuraren helburu nagusia, gazte ekintzaile eta iniziatibaren bidetik diszplina anitzen elkarlana sustatzea izango da eta partaideak, Oscar Usetxi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Jakintzaren Sustapeneko zuzendaria, eta EHUko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko Unibertsitateko, Tecnumeko, eta TKNIKako 100 ikasleak izango dira.
GAZE, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Sailask sustatzen duen ekimena da, Gipuzkoa Berritzen lurralde estrategiaren barnean, eta 2008an ikusi zuen lehen aldizi argia, eta helburu nagusia, kultura ekintzailearen sustapena prestakuntza-zikloetan eta unibertsitateetan hedatzea du.


Egitaraua


15:00 Miramar Jauregian izen-ematea
15:30 GAZE Aurkezpena
15:45 ICE BREAKING GAME! Lagun berriak ezagutzeko
16:15 RALLYKLIK DONOSTIA Tatldean lan egin eta era aktboan komunikatzeko
19:00 FAMILY PHOTO
19:15 Kalejira Antiguon
19:30 DOKA Kafe Antzokian: Holidays lehiaketako sari banaketa
20:00 GAZE Kontzertua! Kantautore gazte baten eskutik