Gazako gatazka irudi batean laburbilduta

Gazako gatazka irudi batean laburbilduta Mustafa Hassonaren argazki honek ze artelanen antza duela esango zenuke? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gazako-liskarra-irudi-batean-laburbilduta/@@download/image/Mustafa_Hassona_palestino_Delacroix_.jpg
2018/10/29
berria
Mustafa Hassonaren argazki honek ze artelanen antza duela esango zenuke?
Gazako gatazka irudi batean laburbilduta

Mundu osoan zabaldu da Mustafa Hassonak Gazan ateratako argazki hau. Bertako liskarra maisuki laburbiltzen du; irudia aurreko astelehenean artera zuten, Israelen aurkako protestetan. Liskarrean 32 palestinar zauritu ziren. Argazkian, protestan parte hartu zuen palestinar bat ikusi daiteke; bularra bistan, esku batean bandera eta bestean harriak jaurtitzeko habaila. Ez al zaizue ezaguna egiten?

Askok, Eugene Delacroix margolari frantsesaren Askatasuna herria gidatzen margoarekin alderatu dute argazkia. Hain zuzen, obra horren Parisko 1830eko altxamendua irudikatzen du.