Gaza Cannesen sartu da

Gaza Cannesen sartu da Manal Issa aktoreak sarraskia salatu du alfonbra gorrian, protokoloa hautsiz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaza-cannesen-sartu-da/@@download/image/32530689_1672476649468817_42274817633681408_n.jpg
2018/05/17
berria
Manal Issa aktoreak sarraskia salatu du alfonbra gorrian, protokoloa hautsiz.
Gaza Cannesen sartu da

"Stop the attack on Gaza", letra gorriz, eskuz idatzita. Kartel hori aireratu du Manal Issa aktore libanoarrak Cannes zinema jaialdiko alfonbra gorrian, protokolo guztiak apurtuz. Hain zuzen, jaialdiak debekatu egiten du gai erlijioso edota politikoekin lotuta mezuak azaleratzea.

 

Issak Mon tissu préféré filma aurkeztu du jaialdian; zuzendaria Gaya Jiji siriarra da, eta hain zuzen, Damaskon dago kokatuta; azken urteetako gerratearen hasiera kontatzen dute.

 

 

Issaren protestarekin batera, Gaza jaialdian presente izan da Samouni road dokumentalari esker. Bertan kontatu dute 2009an familia bateko 29 kideren hilketa bortitza. Stefano Savonak zuzendu du, eta animazioa, elkarrizketak eta lekuaren hainbat plano nahastu ditu istorio gogor hori kontatzeko.