Gauzak argi

Oso kritika onak izan ditu Itzalitako argi bakoitzeko lanak, Pog Mo Thon taldearen bigarren diskoak. Mungiako taldeak Euskadi Gaztea irratiko entzuleen saria irabazi zuen, euren metal konposizio bikainei esker.
Zertan aldatu da taldea "El otro lado" izeneko lehen diskotik hona?
Izenburuari begiratuz gero, argi dago hizkuntza aldaketa izan dela. "El otro lado"-n euskarazko eta ingelesezko abestiak zeuden, baina orain euskara hutsez abestu dugu. Gainera, guretzat izugarria izan da euskal idazleekin lan egitea: Igor Estankona, Gotzon Barandiaran, Juan Luis Goikoetxea...
Euskadi Gaztea irratiko entzuleen saria irabazi zenuten, zer suposatu zuen horrek?
Horri esker, iaz hamaika kontzertu eman genituen. Gogotik eskertzen dugu laguntza hori, bai Euskadi Gazteari, baita geure alde egin zuen publikoari ere. Izan ere, Euskal Herrian jende gehienak bertako bizpahiru talde baino ez ditu ezagutzen, komunikabide handietan sartzea lortu duten bakan horiek, hain zuzen.
Disko honek horren kritika onak izatea espero al zenuten? Edo ezustean harrapatu zaituzte?
Egia esan, ez genuen espero. Lana erruz egin genuen, ia urtebete eman genuen lokaletik irten gabe, diskoa konposatzen, letrak egiten, diseinatzen. Baina lanak bere fruituak eman ditu. Interneten, adibidez, bai bertako orrialdeetan, bai Euskal Herritik kanpoko web-guneetan ere, oso kritika onak izan ditu.
Rafa Ruedaren kolaborazioa izan duzue diskoan. Zergatik?
Pi.l.t. beti jarraitu izan dugu. Bertako musikari ekarri itzela egin diote, alde askotatik ikusita. Rafa Rueda talde horren ordezkari legez hartu genuen, eurei geure omenaldi txiki hori eskainiz.
Zer moduz musika taldeen mugimendua Mungia inguruan?
Mugimendu izugarria dago, eta hori baino ederragoa dena: estilo oso desberdinetako taldeak sortu dira, eta hori oso aberasgarria da.