Gaurtik hasita ekaina bitarte, 'Dokusarea Gasteizko Montehermoson

Gaurtik hasita ekaina bitarte, 'Dokusarea Gasteizko Montehermoson https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaurtik-hasita-ekaina-bitarte-dokusarea-gasteizko-montehermoson/@@download/image/el-gran-salto_1363775764.jpg
2013/03/20
berria
Euskal kulturaren sustapena egiteko helburuarekin Dokusarea egitasmoa abian da gaurtik –martxoak 20– hasi eta ekainaren 5a bitarte. Guztira lau dokumental proiektatuko dituzte, horietako hiru gazteleraz baina euskarazko azpitituluekin eta azkena berriz, euskaraz.


Johanna Lévy, Yann Manuguerra, Philippe Fréchou eta Tristian Goasguenen El gran salto pa'tras dokumentalak irekiko du gaur, martxoak 20, arratsaldeko 19:00etan 'Dokusarea' jardunaldia. Frantzian kokatuta, herrialdearen esparru publikoak jasaten duen erasoan oinarritutako lana da, begirada egoera politiko eta ekonomikoan duela.

Datozen proiekzioak berriz, apirilaren 3an, maiatzaren 8an eta ekainaren 5ean izango dira, eta tartean, Langile autonomia, Nos lo quitaron todo eta euskarazko Itoitz hustu arte dokumentalak izango dira.

Argia Aldizkariak eta Eguzki Bideoak Gasteizko GEU Elkartearekin elkarlanean abian jarri duten egitasmoa da Dokusarea, eta emanaldi guztiak Gasteizko Montehermoson izango dira.

Sinopsiak:


'El gran salto pa'tras '(2011):
"Neoliberalismo hogeita hamar urte pasa ondoren zer dugu frantziar eredu sozialaz? Eraikin errepublikanoen aitzinaldean idatzitako "Askatasuna, Berdintasuna, Elkartasuna" hitzek esanahirik ba al dute orain? Merkatuen pribatizazio grinak bai eta haren indar suntsitzaileak ase ezinak dira. Soziologo, kazetari, aktibista, paperik gabeko, ijito eta errefuxiatu politikoek publikotasuna asaldatzeko era hau deskribatzen dute".
Iraupena: 70 min
Zuzendaria: Johanna Lévy, Yann Manuguerra, Philippe Fréchou eta Tristian Goasguen

'Langile autonomia' (2008):
"Aitzinan pentsatu orainari eutsi ahal izateko. 70. hamarkadako praktika autonomoa autoorganizazioan, ekintza zuzenan eta antikapitalismoan oinarritzen zen. El Otro movimiento obrero bultzatu zuen, borroka radikaletan parte hartu zuena. Asamblearismoa burokrazia ordez, gertaera jarraitasunaren aurrean eta bizitzaren politizazioa instituzioen onarpena ordez izan ziren haien palankak".
Iraupena: 75 min
Zuzendaria: Orsini Zegrí, Falconetti Peña

'Nos lo quitaron todo' (2010):
"Uztailaren 18ko altxamendua baita ondorengo "Cruzada" ere klase ikuspuntu batetik begira daitezke. Populazioaren %50 nezakazaria zen lurralde batean, Errepublikak 1932an aprobatutako Nezakal Erreformak itxaropena zabaldu zuen lurrik gabeko jornalariengan. Garaiko oligarkiak, gaur IBEK-35ean topa dezakeguna, erantzun odoltsua izan zuen, lapurketa orokorrak zabalduz eta epe luzeko estrategiak garatuz, biztanleriaren txirotasuna helburu zutela".
Iraupena: 86 min
Zuzendaria: Ertzeko Filmak

'Itoitz hustu arte' (2008)
Itoitzeko urtegia eraikitzeko, balore handiko inguruneak suntsitu zituzten, eta nekazaritzaren ateak multinazional transgenikozaleei ireki zizkieten segurtasun urriko obra baten bidez milaka pertsonen bizitza arriskuan jartzen zutelarik. Behin eta berriz gure ezetza kaleratu dugu. Gure aldarrikapenekin jarraituko dugu? Noski baietz, ahal dugun bitartean behintzat. Mamuak hor darrai, mehatxari.
Iraupena: 52 min
Zuzendaria: Itoitzekiko Solidarioak, Eguzki Bideoak