Gaurtik aurrera, jazz doinuek hartuko dute Getxo

Bihotz Alai plazako eszenatokira igoko dira nazioarteko jazz musikari ezagunenak gaur hasi eta igandera bitarte luzatuko den Getxoko Jazzaldiaren 36. edizioan. Ekitaldiei hasiera emango die gaur, 22:00etatik aurrera, Larry Carlton gitarra jotzaileak, lau Grammy Sari jaso dituen sona handiko musikariak, eta China Moses, Wayne Shorter, Mike Stern eta beste hainbat ere arituko dira datozen egunetan.
Udarekin batera jazz doinuak iristen dira Euskal Herriko txokoetara. Lehena Getxo izan ohi da, eta haren atzetik Gasteizko eta Donostiako jazzaldiak egingo dituzte aurten ere. Hiruei esker, nazioarteko banda eta musikari ezagunenak bilduko dira uztailean gure inguruan.
Getxokoari dagokionez, gaur hasiko dira kontzertuak. Eszenatoki nagusia Biotz Alai plazan izango da, eta estilo anitzeko artistak igoko dira oholtza gainera. Nazioarteko musikari ezagunez gain, euskal taldeek ere izango dute beren lekua. Hain zuen, Talde Lehiaketaren azken fasera heldu diren lau musika banda gazte ere izango ditugu.
Eta musikarekin batera, nola ez, beste hainbat ekitaldi ere antolatu ditu Getxoko Udalak; hala nola, Tercer Milenio ataleko emalandiak, Piper's Irish Pub-eko Jam Sessionak, eta Iñaki Ojinagaren lan grafikoen erakusketa.
Asteazkena, uztailak 4
22:00 Biotz Alai plazan, Larry Carlton gitarra jotzaile handiaren kontzertua.
Osteguna, uztailak 5
22:00 Bihotz Alai plazan, China Moses, Dee Dee Bridgewater abeslariaren alaba, igoko da eszenatokira. This One Is For Dinah diskoko kantak interpretatuko ditu.
Ostirala, uztailak 6
22:00 Bihotz Alai plazan Wayne Shorter saxo jotzaile ospetsuaren kontzertua. Jazz munduko musikari eta konpositore emankorrenetakoa da, eta 6 Grammy Sari lortu ditu, beste hainbat aldiz izendatu badute ere.
Larunbata, uztailak 7
22:00 Bihotz Alai plazan Mike Stern gitarra jotzaile ospetsuak jazz fusion eta world musika nahastuko ditu Richard Bona baxu jotzailearekin batera.
Igandea, uztailak 8
22:00 Bihotz Alai plazan Eliane Elias piano jotzaile, abeslari eta konposatzailearen hirukoteak amaiera emango dio jaialdiari.

Egitarau nagusia