''Gaurik laburrena' film laburren saioak izango dira Getxon

''Gaurik laburrena' film laburren saioak izango dira Getxon Gaur gaztelaniazko lanak proiektatuko dituzte eta bihar euskarazkoak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaurik-laburrena-film-laburren-saioak-izango-dira-getxon/@@download/image/FILM LABURRAK.png
2023/07/05
Gaur gaztelaniazko lanak proiektatuko dituzte eta bihar euskarazkoak.
''Gaurik laburrena' film laburren saioak izango dira Getxon

25 urte baino gehiagoko ibilbidea duen Gaurik laburrena bueltan da Getxon, eta bertan azken denboraldian ikusleek gehien txalotu dituzten eta kritikak saritu dituen film laburrak izango dira ikusgai, euskal eta tokiko produkzioari arreta berezia eskainita. 

Gaztelaniazko lanak proiektatuko dituzte gaur: Raul Cerezo eta Carlos Morianaren El semblante, Nerea Torrijosen Influencer, Xabi Vitoriaren El trato, Jose Luis Farias eta Alfonso Fulgencioren Zombie Meteor , Leire Apellanizen La concha, Iker Gonzalez Urrestiren Creyente, Teresa Ochagaviaren Instinto, Ivan Villamelen La nueva, eta Gaston Haag-en Superjodidos.

Bihar, berriz, euskarazko film laburrak proiektatuko dituzte: Nitya Lópezen Niña Coyote eta Chico Tornado vs Don Condor eta Ñora Alacran, Ane Cuestaren Asko falta da?, David Perez Sañudoren Vatios, Enara Garcia eta Ainhoa Olasoren Hemen bizi da maitasuna, Aitzol Saratxagaren Lanbroa, Eneko Muruzabalen Polita, Maider Oleagaren Irrits, eta Mikel Iralderen Hormak

Muxikebarri guneko Arrigunaga aretoan egingo dituzte emanaldiak, zortzietatik aurrera, eta gonbidapenak bertako informazio-gunean, leihatilan edota Romo Kultur Etxean lor daitezke. 

Pelikulen xehetasunak hemen eskura daitezke.