Gaur zortzi

Gaur zortzi https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-zortzi/@@download/image/gaur_zortzi_1357904333.jpg
2013/01/04
kritika
Testua: Maitane Legarreta
Idazlea: Carmen Gisasola
136.zenbakia
"Lau metro koadro eta erdi zituen bakoitzak beretzat. Bederatzi metro koadrok osatzen zuten gizartea; eta nortasunik gabeko zortzi zenbakik, presoaren identitatea". Andoni izeneko preso politikoa Kordobako kartzelan dago eta San Juan bezperan emakume baten gutun luzea jaso du. Emakumeak idatziz azaldu dio Andoniri zortzi egun direla alabak etxetik ihes egin zuenetik, erakunde armatu batean militatzeko. Ama-alaben arteko harremana, amaren ezinegona eta beste hainbat xehetasun jakingo ditu presoak.