Gaur inauguratuko dute Dock39 gunea Portugaleten

Gaur inauguratuko dute Dock39 gunea Portugaleten https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-inauguratuko-dute-dock39-gunea-portugaleten/@@download/image/alex_txikon_01_1390474831.jpg
2014/01/23
berria
Argazkiak: Galder Izagirre
Gaur inauguratuko dute Dock39 gunea Portugaleten
Dock39 egitasmoa Euskal Herrira helduko da gaur, urtarrilak 30. Portugaleteko Ballonti merkataritza gunean zabalduko ditu ateak Softplay kobak, :Climbat Bilbao instalazioa, Clip’n Clim aktibitatea, bolera eta askoz gehiago izango dituen areto itzelak. Alex Txikon mendizalea izango da proiektuaren euskal aitabitxia.


Dock39 egitasmoak, Top30 enpresa asturiarraren laguntzarekin, eskalada profesionalki nahiz afizio gisa bizi duten euskaldunentzako gune berria zabalduko du gaur, urtarrilak 30, Portugaleteko Ballonti merkataritza gunean. Zaragoza eta Gijonen areto bana ezarri ostean, kirola, familia-aisialdia eta emozio gogorrak uztartzen dituen parekorik gabeko espazio erraldoia izango da, eta Alex Txikon puntako alpinistak babestuko du proiektua.

Guneak hiru zutabe nagusi izango ditu: Clip’n Climb espazioa batetik, erronka dibertigarri, hezitzaile eta adrenalina dosi handidunak eskaintzen dituen 250 metro koadro baino gehiagoko gunea, alegia. 90 metro karratuko azaleradun Softplay kobak bestetik, espeleologoen antzera aritzeko diseinatuak. Eta :Climbat Bilbao instalazioa azkenik, eskaladara bideratutako gimnasio-kate ezagunak estatuan ezarritako zazpigarren gunea. Besteak beste, 12 metro luze eta 12 zabal den horma, eta 5 metro luze eta 10 metro zabal den bulderra izango ditu.

Eta gainera…
Instalakuntza berriaren helburuetako bat lehenagotik zauden egiturak errespetatzea izan da, eta horregatik bolera bat eta kafetegi zonaldea gehitu diote Dock39 guneari. Erabiltzaileen artean haurrek protagonismo handia izango dutela aurreikusirik, gainera, lau urtebetetze-areto egokitu dituzte haientzat.

Inaugurazioa
Aretoak gaur zabalduko ditu ateak, arratsaldeko 17:30ean. BMX eta slackline erakustaldiak eskainiko dituzte Funbox Factory beratar eta Flow Balance bilbotar taldeek hurrenez hurren, eta Maider Yabar artistak dantza bertikala egingo du. Zo-Zongo taldeak, nola ez, merkatalguneko giroa berotuko du arratsaldean zehar, eta 19:00etan ekitaldi berezia abiatuko dute, gonbidapena dutenentzat soilik.

Ramon Julian munduko eskalada lehiatzaile onena, Edu Marin eta Berta Martinek instalazioak probatuko dituzte, eta ekitaldiak hainbat sorpresa barneratuko dituela aurreratu dute antolatzaileek. Ez galdu!