Gaur hasiko dira 'Bidea Marraztera Goaz!' jardunaldiak

Donostiako euskaldun eta euskaltzaleek zer behar dute ikusgarri eta erakargarriago izateko? Zer behar du XXI. mendeko hiriak euskaldun izateko? Halako auziak eztabaidatzeko aukera izango da Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkarteak antolatutako 'Bidea Marraztera Goaz!' jardunaldietan. Gaur egingo dute lehe saioa arratsaldeko 19:00etan Donostiako San Telmo museoan.
Bagera Donostiako Euskaltzaleen Elkartearen eskutik, eztabaida ireki eta parte hartzaileak egingo dituzte gaur hasi eta ekainera bitarte Bidea Marraztera Goaz! lelopean. Helburu nagusia Donostia euskaldunago bat lortzea da, eta hori lortze aldera planteatzen diren erronkak eta gainditu beharreko zailtasunak zehaztea. Hala, interesa duen edonori zabalduko dizkiote San Telmo museoko ateak, herritarrek beren ekarpenak egin ditzaten.
Orotara zazpi saio egingo dituzte. Lehena gaur bertan izango da, martxoak 14, arratsaldeko 19:00etan. Mikel Zalbide izango da jardunaldiari hasiera emango dion moderatzailea, eta hortik aurrera, beren borondatez hurbildutako lagunek izango dute hitza.
Oinarri moduan, hiru ardatz planteatu dituzte antolatzaileek: zer behar du XXI. mendeko Donostiak euskaldun izateko? Nola egin euskaldunak erakargarriago eta ikusgarriago izan gaitezen hirian? Eta hori lortzeko, nola antolatu beharko ginateke Donostiako euskaldunak?
Beraz, eztabaidan parte hartu eta euskararen alde zure hondar aletxoa jartzeko aukera duzu. Eman begiratu bat egutegiari.
Martxoak 14, osteguna: Mikel Zalbide izango da bidelaguna
Martxoak 21, osteguna: Donostiako Piratak-ek eskutik abiatuko da saioa
Apirilak 16, asteartea: Mari Jose Auzurmendik gidatuko du saioa
Apirilak 23, asteartea: Lorea Agirre eta Igor Otxoa izango dira bidelagunak
Maiatzak 14, asteartea: Jose Alvarezek gidatuko du bosgarren saioa
Maiatzak 21, asteartea: Beñat Gaztelumendi eta Asier Basurto izango dira bidelagunak
Ekainak 4, asteartea: Ondorioen World Cafea egingo dute

Egutegia