Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala

Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala Dantzaren inguruko hogei jarduera inguru antolatu dira. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-hasiko-da-pasaiako-dantza-festibala-1/@@download/image/PDF.jpg
2023/06/08
Dantzaren inguruko hogei jarduera inguru antolatu dira.
Gaur hasiko da Pasaiako Dantza Festibala

Pasaiako Dantza Festibalaren bosgarren edizioa gaurtik igandera bitarte izango da Pasai Antxon. Antolatzaileen hitzetan, "dantzaren bitartez, herritarrak batu eta edertasunaz disfrutatzeko egunak izango dira. PDF dagoeneko proiektu finkatua da, herriko nahiz kanpoko publiko fidela duena, eta Euskal Herriko mugimendu arteen erreferente bihurtzea lortu duena". 

Jaialdiaren helburua "dantza bere alderdi guztietan" sustatzea da, "herriko txokoetan bizitza artistikoa sortzea, horrela ondare artistikoari balioa handituz. Topaleku berriak sortuz eta gorputzaren mugimenduaren bidez sentimenduak eta emozioak adierazten dituen arte honetara publikoa hurbiltzea nahi dugu".

Dantzaren inguruko hogei bat jarduera izango dira: ikuskizunak, tailerrak, erakustaldiak eta beste zenbait sorpresa. Dantza garaikidea, flamenkoa, dantza bertikala, dantza antzerkia, balleta, euskal dantzak, performancea, dantza urbanoak eta abar izango dira programazioan.

Ikuskizunen artean honako  hauek izango dira: Jone Amezaga eta Manu Gaignen Remedios Vals, Unity Kolektiboaren Biak Bat, Haatik konpainiaren Ezkiula, Mizel Thereten Komunikazio Inkomunikazio, Osa + Mujikaren Bueltaxka, Amaia Elizaranen Ihir, eta Kresalaren Amoria & Dolore

Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.