Gaur hasiko da BBK Live Jaialdia Kobetamendin

Arratsaldeko 17:00etan irekiko dituzte Kobetamendiko ateak, BBK Live jaialdira bertaratuko diren milaka pertsonei ongi etorria emateko.
Atzotik hasi ziren hiru egunetako jaialdira joango diren bisitariak Kobetamendira gerturatzen, gaur arratsaldeko 17:00etan hasiko baita BBK Live jaialdiaren seigarren edizioa.
Coldplay, Blondie, Beady Eye, eta Jack Johnsonen mailako taldeek osatzen dute aurtengo kartela. Jaialdia bi eszenatoki nagusitan egingo da eta, azken urteetan bezala, Vodafone karpa ere egongo da, besteen artean, Mild Sweet Oblivion eta Miss Cafeína taldeeek parte hartuko bertan.
Ingalaterrako Coldplay taldea da jaialdiko talde aipagarrienetako bat, gaur 23:40etan joko duena. 1996an sortu zen rock alternatiboa lantzen, eta lau urte beranduago kaleratu zuten lehendabiziko lana, Parachutes izenekoa. 2002an arrakasta eman zien bigarren lana kaleratu zuten, A Rush of Blood on the Head, eta orduztik hasi ziren bira handiak egiten. 2005ean X&Y lana argitaratuzuten, eta 2008an Viva la Vida or Death and All His Friends.
Jaialdia irekiko duen lehen taldea, berriz, Neon Trees izango da, arratsaldeko 17:00etan 1. Eszenatokian, eta ondoren, 18:20etan Ortzemugak Begietan aurkezteko Ken Zazpi talde gernikarra igoko da 2. Eszenatokira. Euskaldunek soinu berriak aurkeztuko badituzte ere, betiko rocka mantenduko dute.
19:00etan Lourdes Hernandez madrildarraren proiektua nagusituko da Kobetamendin, Russin Red taldearena, hain zuzen ere.
The Twilights Singers taldearen momentua izango da hurrena, 20:10etan eta otsailan argitaratu zuten Dynamite Steps lana aurkeztuko dute.
21:15etan Oasis taldeko kideek osatu zuten Beaby Eye taldea hasiko da, Different Gear, Still Speeding laneko 13 abestiak jotzeko. Horien ondotik, Blondie hasiko da 2. eszenatokian, 70eko hamarkadan ospetsua izan zen talde estatubatuarra.
23:40etan izango da bisitari askorentzat gaurko momenturik hoberena, eta zenbaitentzat, baita jaialdi guztiko momentu gorena ere, orduan hasiko baita Coldplay. Kontzertu berezia izango da, Bilbon jotzen duen lehen aldia izango baita eta, gainera, Estatuan emango duten kontzertu bakarra.
Crystal Castels taldeak itxiko du, azkenik, BBK Liveko lehendabiziko kartela.
Uztailak 8, ostirala:
I. Eszenatokian
16:55 Zarama
18:20 The Mars Volta
20:40 Vetusta Morla
22:55 Suede
00:30 Kaiser Chiefs
II. Eszenatokian
17:35 Noisettes
19:35 TV on the Radio
21:45 Kasabian
01:55 !!!
Uztailak 9, larunbata
I. Eszenatokian
17:30 Japanese Voyeurs
19:10 Les Savy Fav
21:20 Thirty Second to Mars
00:05 The Black Crowes
02:20 The Chemical Brothers
II. Eszenatokian
16:55 Enkore
18:15 Seasick Steve
20:15 M Clan
22:40 Jack Johnson

KONTZERTUEN ORDUTEGIA
Uztailak 8, ostirala:
I. Eszenatokian
16:55 Zarama
18:20 The Mars Volta
20:40 Vetusta Morla
22:55 Suede
00:30 Kaiser Chiefs
II. Eszenatokian
17:35 Noisettes
19:35 TV on the Radio
21:45 Kasabian
01:55 !!!
Uztailak 9, larunbata
I. Eszenatokian
17:30 Japanese Voyeurs
19:10 Les Savy Fav
21:20 Thirty Second to Mars
00:05 The Black Crowes
02:20 The Chemical Brothers
II. Eszenatokian
16:55 Enkore
18:15 Seasick Steve
20:15 M Clan
22:40 Jack Johnson