Gaur hasi da Iraitz Salegi eta Ernaiko zazpi kideren kontrako epaiketa Madrilen

Maiatzaren 28an hasiko da Espainiako Auzitegi Nazionalean Ernaiko Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda, Gotzon Elizburu eta Mikel Button kideen, Periko Solabarria Ezker Abertzaleko militantearen eta Topatu.info-ko Iraitz Salegiren aurkako epaiketa.
2013an Gazte Danbadaren ekitaldian Xabier Lopez Peña preso politikoa espetxean hil izana salatu zuten epaitu guztiek. Fiskaltzak eta AVT terrorismoaren biktimen elkarteak, terrorismoari gorazarre egitea leporatuta, 18 eta 24 hilabete bitarteko espetxe zigorra eskatzen du epaitu bakoitzarentzat.
Epaiketa gazteriaren aurkako "eraso gogorra" dela azpimarratu du Ernaik: "Haien interesen aurka doazen ahotsak isilaraztea du helburu". "Behin eta berriz kolpatu arren, konponbidearen bidean urratsak ematen jarraituko dugu. Epaitegietan eseri nahi gaituzte, baina ez gaituzte kaleetatik botako", gaineratu dute.
Kazetaritzae ez da delitua
Euskal Herriko 468 kazetari, kazetaritza irakasle eta argazkilari (93 hedabidetakoak) batu ziren "Kazetaritza ez da delitua" izeneko manifestura. Iraitz Salegiri babesa adierazteko eta uztailean indarrean sartuko den Mozal Legearen aurka egiteko sortu zen dinamika.
Maiatzak 27, asteazkena:

Egitaraua: mobilizazioak Euskal Herrian
Maiatzak 27, asteazkena:
- SORALUZE: 19:00etan elkarretaratzea plaza zaharrean
- BARAKALDO: 20:00etan manifestazioa Bide Onera plazatik abiatuta
- GASTEIZ: 19:30ean elkarretaratzea Andra Mari Zuriaren plazan