Gaur Euskal Zine Bileran Eneko Atxa sukaldariari buruzko 'Sormenaren bide ezkutuak' ikusgai

Lau lan profesional, tartean Eneko Atxa sukaldariari buruzko 'Sormenaren bide ezkutuak' filma, bost amateur eta gazteen sarirako hautagai diren bi film proiektatuko dituzte gaur, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Ikusgarri zine aretoan. Sarrera doakoa da.
Gaurko egitaraua:
1.- IRUDI MINTZATUEN HIZTEGI POETIKOA.
Egilea: Maria Elorza, Maider Fernandez eta Aitor Gametxo.
Ezaugarriak: Profesionala, 13’ 20’’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Gizon batek hitzak lekuak direla esan zigun. Horrela , sei hilabetez tokiz toki ibili ginen, euskalki ezberdinetako esamoldeak bilatzen. Bidaia horretan topatutakoarekin sei esapide batu eta hiztegi txiki bat osatu dugu, pantaila hitz irudikatuen eta irudi mintzatuen topagune dela pentsatuz.
2.- ELKARTEA.
Egilea: Kote Camacho.
Ezaugarriak: Profesionala, 16’ 04’’.
Herria: Arrigorriaga.
Sinopsia: Ohiko lagun talde bat, elkarrekin afaltzeko geratzen dira. Hoietako bat urteetan zehar desagertuta egon da. Orain kalean bizi da. Afaria ez da bera pentsatzen zuen bezain erosoa izango.
3.- DANA.
Egilea: Naia Gonzalez Zendoia
Ezaugarriak: Gazte22, 4’ 38’’.
Herria: Bermeo.
Sinopsia: Dena eskaintzen dut biziaren truke. Bizi nahi dut.
4.- BI EPER.
Egilea: Jon Mikel Goienetxea Urkaregi.
Ezaugarriak: Amateurra, 9’ 55’’.
Herria: Markina-Xemein.
Sinopsia: Ehiztari batek bi eper harrapatu eta emazteari emoten deutso preparatzeko.
5.- KRESALETAN.
Egilea: Juan Bidegain Urruzuno.
Ezaugarriak: Amateurra, 18’ 50’’.
Herria: Ondarroa.
Sinopsia: Uherak, oroimenaren testigu mutu.
6.- SORMENAREN BIDE EZKUTUAK.
Egilea: Lara Izagirre Garizurieta.
Ezaugarriak: Profesionala, 15’ 17’’.
Herria: Amorebieta.
Sinopsia: Eneko Atxa sukaldariak eta Lara Izagirre zuzendariak beren ideiak eta sorkuntza-proiektuak batu dituzte goi-sukaldaritzaren eta hurbilen dugun zinemaren mundu ezezagunera eramango gaituen film labur hau egiteko.
7.- JAKE BAKE.
Egilea: Andoni Mendizabal Andonegi.
Ezaugarriak: Amateurra, 1’ 40’’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Bada ordua jokoaren arauak berrasmatzeko.
8.- KUBAKO ALTXORRAK.
Egilea: Jon Grande Badiola.
Ezaugarriak: Amateurra, 18’ 20’’.
Herria: Lekeitio.
Sinopsia: Musikariak, dantzariak, taxistak, ile-apaintzaileak… Kuban era askotako altxorrak aurki ditzakegu.
9.- SANTU MOTOKROSS.
Egilea: Eneko Zuberogoitia Alonso
Ezaugarriak: Gazte22, 1’ 23’’.
Herria: Lekeitio.
Sinopsia: Oier "Santu" motorzalea eta bere entrenamendua.
10.- MARYLIN.
Egilea: Iñaki Beraetxe Illarreta.
Ezaugarriak: Profesionala, 11’ 15’’.
Herria: Donostia.
Sinopsia: Marylin txakurrak atzean utzi nahi du iluntasuna...
11.- HAMAIKA LEKEITIO.
Egilea: Xabier Villalba Badiola.
Ezaugarriak: Amateurra, 3’ 44’’.
Herria: Lekeitio.
Sinopsia: Lekeitio barrutik erakusten duen labur bat da. Paisaiak ezbedinak, ekintzak eta bertoko kultura besteak beste.
Bestetik, epaimahaiko kideek euren parte-hartzeaz eta Euskal Zine Bileraren garrantziaz gogoeta egin dute ondoko bideoetan:
- Mireia Gabilondo aktore, zuzendarieta gidoilaria.
-
Patxo Telleria antzerkigile etazuzendaria.
-
Jabi Elortegi errealizadore etazuzendaria.
-
Arantza Lauzirika artista, EHUkoArte Ederretako irakaslea eta Arte eta Teknologia Saileko zuzendaria.
-
Natxo Rodriguez artista, EHUkoArte Ederretako irakaslea eta Unibertsitate Hedapenerako Dekanordea.