Gaur estreinatuko dute Beasaingo Gaztetxeko jantoki berria




Antzizar kiroldegiaren atzeko aldean kokaturik dago eraikina, eta antolatzaileek giro epela lortu nahi dute bertan, gazteek ongi pasa dezaten. Horretarako plan ezberdinak proposatuko dituzte hilabetean bitan; beti ere, 21:00etako afariarekin hasita!
Gaur bertan, esaterako, 23:00etatik aurrera Olarius and Brothers Rock&Roll Djs izango dira Koiote Zaharra Beasaingo tabernan musika jartzen. Afaldu osteko giro polita izango da!