Gaur egingo dute Huhezinema lehiaketaren sari banaketa

Gaur egingo dute Huhezinema lehiaketaren sari banaketa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-egingo-dute-huhezinema-lehiaketaren-sari-banaketa/@@download/image/huhezinema_ikus_1395911998.jpg
2014/03/27
berria
Mondragon Unibertsitateko ikus-entzunezko komunikaziko ikasleek zazpigarrenez antolatu duten euskal film laburren jaialdiaren sari banaketa ekitaldia gaur egingo dute, martxoak 28, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.


Azken urteetako emaitzen antzera, Mondragon Unibertsitateko ikasleek urtero-urtero antolatzen duten Huhezinema euskal film laburren jaialdiak arrakasta handia eduki du aurten ere. Pasa den otsailaren 14an amaitu zen, besteak beste, lanak bidaltzeko epea, eta orain lehiaketaren azken fasea besterik ez da gelditzen. Finalisten izenak argitaratu dituzte dagoeneko eta gaur egingo dute sari banaketa.

Antolatzaileen arabera, guztira, 134 lan jaso dituzte aurten, horietatik 16 Mondragon Unibertsitateko ikasleek eginak, eta 30 euskarazkoak. Baina guztien artean 12 soilik lehiatuko dira gaur Sail Ofizialaren finalean, Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean.

Huhezinema lehiaketaren sail ofizialeko finalisten lan guztiak proiektatu ondotik, Anari Alberdik eta Jon Garañano zinema zuzendariak osatutako epaimahaiak erabakiko dituzte irabazleak.

Sail Ofiziala: Finalistak


'Zela Trovke' (Asier Altuna)
'Arconada' (Aser Urbieta)
'Irudi Mintzatuen hiztegi poetikoa' (Maider Fernandez, Maria Elorza eta Aitor Gametxo)
'Gosea' (Itziar Cantero)
'Hortzanak' (Izibene Oñederra)
'Hibernation' (Jon Mikel Caballero)
'Bosgarren segmentua' (Ander Parody Garai)
'No es un buen día para morir' (Rubén Rosas)
'Democracia' (Borja Cobega)
'Donde nunca pasa nada' (Maialen Sarasua)
'A political story' (Lander Camarero)
'Das Kind' (Manu Gomez)
'Alejandra' (Alberto Gastesi)