Gaur 'Buah Txabal!' antzezlana Larrabetzun da ikusgai

Gaur 'Buah Txabal!' antzezlana Larrabetzun da ikusgai https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-buah-txabal-antzezlana-larrabetzun-da-ikusgai/@@download/image/2012136850buahtxabal_azala.jpg
2012/12/13
berria
Gaur –urtarrilak 3– Unai Iturriaga bertsolariak idatzitako eta Jon Zubiagak antzeztutako 'Buah Txabal!' antzerkia ikusgai izango da  Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean.



Markinako Uhagon Kulturgunean estreinatu zen antzezlana 2011ko apirilak 10ean eta ondoren Arrasaten, Basaurin, Irunen eta Lasarten, besteen artean, ikusgai egon ondoren, gaur, Larrabetzuko Gaztetxean agertokian izango da, berriz.
Gazteengana euskararen bitartez "modu eraginkorragoan" iristeko sortu zen Buah Txabal! antzezlana Unai Iturriagak idatzi zuen, Jon Zubiagak antzeztu eta AED elkarteak ekoiztuta gazteei euskararen inguruan, eta hizkuntza ohituren inguruan gogoeta egitera gonbidatzea du jomuga.
Gaur, urtarrilak 3, ilunabarreko 20:00etan, Larrabetzuko Hori Bai Gaztetxean izango da, gazteei zuzendutako Buah Txabal! antzezlanaren ikuskizuna.

Sinopsia:


Garikoitz Kortabitarte, Beti, hogei urte inguruko gaztea da, Beti deitzen diote,  beti lokalean sartuta egoten delako. Bart, salbuespen moduan, herrira atera zen parranda egitera eta mugikorra galdu zueneko tragediatik abiatzen da antzezlana.
Antzezlanak, Garikoitzen tragediaren zergatia kontatzen du, euskararekin duen harreman gatazkatsutik eta bere izaera xelebretik abiatuta Buah Txabal! antzezlanak lokaletako gazteen inguruko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo du ikuslea.