Gaur abiatuko dituzte Bizikidetzarako Arkitektura Topaketak

Zein ekarpen egin dezakegu arkitekturaren alorretik gizarte bidezkoago eta askeago bat lortzeko? Galdera horri erantzuna emateko asmoz hasiko dituzte gaur BAT Bizikidetzarako Arkitektura Topaketak eta azaroaren 9ra bitarte iraungo dute. Bilbo eta Gernika izango dira eszenatoki nagusiak, eta arkitekoen, hirigileen eta hiri-aktibatzaileen lanari eremu bizigarriak eraikitzen laguntzeko tresnak bilatzea izango dute helburu.
Sekula galdegin al diozu zure buruari herritarrok nola eragin ote dezakegu denon elkarbizitzarako balioko duten eremuen plangintzan? Diseinatu al daiteke hiria hainbat lagunen sormen logikaren bidez? Zer egin daiteke arkitekturaren ikuspegitik gizarte bidezkoago bat lortzeko?
Gai horien inguruan gogoeta egiteko asmoz abiatu dituzte BAT Bizikidetzarako Arkitektura Topaketak. Eraikuntzan eta batez ere hirien garapenean interesa duen edonori zuzendutako programa teoriko-praktikoa prestatu dute, eta hainbat eragileren esperientziak eta praktikak hibridatu eta aldatuko dituzte datozen asteetan.
Denetarik, edonorentzat
Tailerrak, hitzaldiak, proiektuen aurkezpenak... tartekatuko dituzten Bilbon eta Gernikan egingo dituzten topaketetan.
Arkitektoak, hiri-aktibatzaileak, soziologoak, antropologoak, artistak, kazetariak, ekintzaileak, garatzaileak, kulturako eragileak, irakasleak eta abar luze bati luzatu diote bertara hurbiltzeko gonbidapena. Animatu!
Urriak 19, osteguna
Hirigintza eta Generoa lantegia, Hiria Kolektiboaren eta Saioa Olmo artistaren eskutik
Bilboko Yohn Jauregian
Azaroaren 3tik 7ra
TM+A Lantegia. Eraikuntza Elkarlanean tailerra, Todo por la Praxis taldeak zuzenduta
Gernikako Astra eraikuntza
Azaroaren 5etik 8ra
Eremu Adimendunak Azaleratzen ari diren herritarrentzako lantegia, Domenico di Siena, Marina Blazquez eta Jesus Rodriguezen eskutik
Bilbaoarte
Azaroak 6, asteartea
Hondartza #14 Poema bilduma, ColaBoraBorak zuzenduta
Bilbaoarte
Azaroaren 7tik 9ra
Elkarrizketak Herritarrei. Hiri eskubideen adierazpen Unibertsala, Zuloark kolektiboaren eskutik
Bilbo
Azaroak 9
BAT Elkarlanerako Ekimenen Aurkezpena
Bilboko Bizkaia Aretoan 20

Egutegia

- Hemen GAZTEZULOk Hiria Kolektiboari egindako elkarrizketa.