Gaur abiatuko dira 'De repente… bertsoa!' jardunaldiak Gasteizen

Gaur abiatuko dira 'De repente… bertsoa!' jardunaldiak Gasteizen https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-abiatuko-dira-de-repente-bertsoa-jardunaldiak-gasteizen/@@download/image/201211212382drp_bertsoa.jpg
2012/12/13
berria
Arabako Bertsozale elkarteak, Gasteizko udalarekin elkarlanean, euskararen normalkuntzaren alde bertsolaritza hizpide izango dituen 'De Repente… Bertsoa! jardunaldiak abiatuko ditu gaur –azaroak 21–. Lehen hitzordua gaur izango da arratsaldeko 18:00etan eta bigarrena, berriz, azaroaren 29an izango da.


Arabako bertso-eskolek 30 urte betetzen dute aurten, eta urtemugaren ospakizunaren barne 'De Repente… Bertsoa!' jardunaldiak abiatuko dira gaur. Bertsolaritzak euskararen normalkuntza prozesuan Araban izan duen eragina eta aurrerantzean izan dezakeenaren inguruan hausnarketa egingo da jardunaldi hauetan batetik, eta bestetik, euskararen bitartez gozaraztea eta bertsoak, euskal komunitatea trinkotzeko tresna gisa duen balioaren inguruan ere hausnartuko da jardunaldietan.
Jardunaldietako bi hitzorduak Gasteizko Montehermoso Kulturunean izango dira. Biak arratsaldeko 18:00etan abiatuko dira egunean eguneko aurkezpen saioarekin eta bi hitzaldik eta 20:00etatik 21:00etara iraungo duen mahainguruak osatuko dute egitaraua.
Hizlarien artean, Andoni Egaña eta Xabier Paya izango dira gaurko egitarauko protagonistak eta Bertsoa Euskararen Normalkuntzan gaiaren inguruan ariko dira. Azkenik, mahainguruan bi hizlariek parte hartuko dute Juan Mari Juaristi eta Oihane Perearekin batera, Manex Agirre moderatzaile izanik.
Datorren azaroaren 29an berriz, Jon Sarasua eta Jon Maia izango dira hizlariak eta jardunaldiak itxiko dituen mahainguruan berriz Erika Lagoma eta Lorea Agirerekin batera ariko dira. 

Egitaraua:


Azaroak 21, asteazkena:
18:00-18:15 Sarrera. Manex Agirre
18:15-19:00 HITZALDIA. Andoni Egaña: Bertsoa bide
19:00-19:45  HITZALDIA. Xabier Paya: Erdalguneetako bertso-eskolak edo euskal dimentsiorako ate interestelarrak
20:00-21:00  MAHAINGURUA: Andoni Egaña, Xabier Paia, Juan Mari Juaristi eta Oihane Perea. Moderatzailea: Manex Agirre

Azaroak 29, osteguna:
18:00-18:15 Sarrera. Ruben Sanchez
18:15-19:00 HITZALDIA. Jon Sarasua: Hiztun-hautatuearen bideetan
19:00-19:45  HITZALDIA. Jon Maia: Lau oinak euskararen lurrean
20:00-21:00  MAHAINGURUA: Jon Sarasua, Jon Maia, Erika Lagoma, Lorea Agirre. Moderatzailea: Ruben Sanchez