Gaur abiatuko da taldekako Xilaba bertsolari txapelketa

Gaur abiatuko da taldekako Xilaba bertsolari txapelketa Lehen saioa gaur izango da Ozazen, eta finala Aiherran jokatuko da azaroaren 18an. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-abiatuko-da-taldekako-xilaba-bertsolari-txapelketa/@@download/image/image_preview.jpeg
2023/09/22
Lehen saioa gaur izango da Ozazen, eta finala Aiherran jokatuko da azaroaren 18an.
Gaur abiatuko da taldekako Xilaba bertsolari txapelketa

Gaur hasiko da Ozazen Iparraldeko bertsolari txapelketa, Xilaba. Bederatzi talde izango dira lehian, eta hogeita hemezortzi bertsolari arituko dira kantuan, horietatik hamasei emakumeak.

Bertsolarien Lagunen elkarteak azaldu duenez, taldekako Xilaba "jostaria" izango da, "banakako txapelketako zurruntasunetik at". Bertsoa izango da ardatz, baina beste arte diziplinei ere irekiko zaizkie ateak, hala nola musikari edo antzerkiari.

Bederatzi saio izango dira lehen ligaxkan: Ozazen, Urruñan, Saran, Amenduze-Eiheran, Hendaian, Baionan bi aldiz, Hazparnen eta Alduden. Lehen finalerdia urriaren 28an izango da, Muskildin. Bigarrena, berriz, Azkainen egingo da, azaroaren 4an. Final handia Aiherran  jokatuko da, azaroaren 18an, bertso bazkariaren ondotik.

Talde bakoitzak saio bat antolatzeko ardura hartuko du eta, horrez gain, beste multzo bateko saio batean gaiak eman beharko ditu, eta baita epaile lanak egin ere. Saio bakoitzean, finalerdira arte, beste multzoetako bi kide eta publikoko bertsozale bat izango dira epaile. Finalerdi zein finalean, Bertsularien Lagunak elkarteko kideak ariko dira gai-emaile eta epaile lanetan.