Gaur abiatuko da Lekeitiko Kale-Antzerki Jaialdia!

Gaur abiatuko da Lekeitiko Kale-Antzerki Jaialdia! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/gaur-abiatuko-da-lekeitiko-kaleantzerki-jaialdia/@@download/image/nazioarteko_kal_1373011909.jpg
2013/07/12
berria
Kaleko artea eta kultura Lekeitioko portura helduko dira gaur 'The Ship Of The Fools' ikuskariaren eskutik, eta ondorengo egunetan, igandera bitarte, hamaika konpainia ariko dira 24. Nazioarteko Kale-Antzerki Jaialdian. Itsasoa, airea eta lurra batuko dituzte aurtengoan.

"Antzerkia jaso eta zabaltzeko kontrabando portua da Lekeitiokoa, eta aurtengoan portutik helduko da kaleko artea eta kultura", azaldu du Imanol Agirrek, Lekeitioko Nazioarteko Kale-Antzerki Jaialdiko zuzendari artistikoak. 24. edizioa du aurten Euskal Herriko gisa honetako jaialdirik zaharrenak, eta beste urte batez, 65.000 euroko aurrekontuari zukua atereaz, kultur eskaintza zabala izango da herrian.

BBKk, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Lekeitioko Udalak urtez urte antolatutako ekimenak pisua hartu du pixkanaka, eta kalitatezko jaialdiak ikusle andana erakartzen ditu urtero.

Gaur bertan abiatuko da jaialdia, eta zortzi konpainia ariko dira sail ofizialen igandera bitarte. Portua, kalea, hondartzak eta aireko eremuak ere hartuko dituzte Kataluniatik, Frantziatik eta Euskal Herritik etorritako artistek, eta Maitane Leizaola Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saileko ordezkariak adierazi duenez, "kultura herritaratzeko aukera paregabea izango da".

Kultur kai global guztien antzera, Lekeitiokoak ere harreman estua mantentzen du beste hainbat kale ekimenekin; hala nola, Frantziako Libourneko Arte Festarekin, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuarekin, eta Bilboko Kalealdiarekin. Haiekin egindako kolaborazioei esker, Rue Barre konpainia frantziarra, The Ship Of The Fools ikuskizuna eta Xarxa konpainia ariko dira Lekeition, hurrenez hurren.

Lekeitio Off
Aurtengoan, gainera, berrikuntza nagusi bat izango du jaialdiak: Lekeitio Off espazioa. "Lekeitio Stock Umorea formazio kurtsoen osagarri gisa funtzionatuko duen esperimentazio eta erakusketa espazioa da Lekeitio Off", adierazi du Josu Bilbao Stock Umorearen sortzaileak; "bereziki ikasleei zuzenduriko aukera da; pertsonai ezberdinak, eszenak… probatzeko aukera izango baitute, horiek ikusleen artean zein harrera duten jakiteko".

Lekeitio Off egitaraua

Uztailak 6, larunbata

Uztailak 7, igandea
  • Roberto Ferroren saioa, Zirkosferatik

Uztailak 12, 13 eta 14, ostiraletik igandera

Uztailak 12 eta 13, ostirala eta larunbata

Uztailak 13 eta 14, larunbata eta igandea
  • El Sainete zirkuaren saioa

Uztailak 14, igandea
  • MadamDarina Angi Amaiaren saioa, sorkuntza artistikoa

Nazioarteko Kale-Antzerki Jaialdiaren Egitarau ofiziala

Uztailak 12, ostirala:

19:00etan Lekeitioko portuan
The Ship Of The Fools nazioarteko artisten ikuskizuna. Ordaindu beharreko ikuskizun bakarra izango da, eta pisuaren araberako prezioa izango du (17 zentimo kilo bakoitzeko, eta 77 kilotik gorakoek, prezio estandarra: 13,09 euro).

19:30ean Talan
Rue Barre konpainia frantsesaren Mario txotxongilo ikuskizuna.

20:30ean herriko plazan
Deabru Beltzak break dancer euskaldunen saioa.

22:30ean Kanpandorrean
Sacude konpainia kataluniarrak dantza bertikala egingo du.

23:30ean herriko plazan
Hortzmuga konpainia euskaldunak komunikabideei buruzko kronika sozial potentea egingo du.

Uztailak 13, larunbata

12:30ean herriko plazan
Picto Facto konpainia frantsesaren Coruscants ikuskizuna, puzgarri ibiltariekin.

19:00etan Talan
Rue Barre konpainia frantsesaren Mario txotxongilo ikuskizuna.

19:30ean Lekeitioko portuan
The Ship Of The Fools nazioarteko artisten ikuskizuna. Ordaindu beharreko ikuskizun bakarra izango da, eta pisuaren araberako prezioa izango du (17 zentimo kilo bakoitzeko, eta 77 kilotik gorakoek, prezio estandarra: 13,09 euro).

20:00etan plazan hasita
Picto Facto konpainia frantsesaren Coruscants ikuskizuna, puzgarri ibiltariekin.

20:30ean plazan
Markeliñe konpainia euskaldunaren Zoozoom haurrentzako ikuskizuna.

23:00etan Kanpandorrean
Sacude konpainia kataluniarrak dantza bertikala egingo du.

24:00etan herriko plazan
Xarxa konpainia kataluniarraren Papers! ikuskizun zirraragarria, piroteknia eta andamioekin.

Uztailak 14, igandea

12:30ean herriko plazan
Rue Barre konpainia frantsesaren Mario txotxongilo ikuskizuna.

19:30ean plazan hasita
Trapu Zaharra euskal konpainiaren Vive Soñando ikuskizun komikoa.

20:00etan Lekeitioko portuan