Gaur abiatuko da Kalealdiaren XIV. edizioa

Kaleko arte eszenikoen jaialdiak XIV. edizioa izango du aurtengoa. Gaur hasi eta uztailaren 6ra bitarte luzatuko da, eta 39 proposamen eszeniko ikusaraziko dituzte Bilboko Kale Nagusiaren inguruetan eta Zazpi Kaleetan.
ATX Teatroa, Deabru Beltzak, Hortzmuga eta Turukutupa konpainiak izango dira Kalealdiaren 14. edizioan parte hartuko duten lau euskal taldeak. Haiekin batera, beste 16 talde ariko dira gaur hasi eta larunbatera bitarte Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdian. Kalitate handiko proposamenak bildu dituzte, eta Bilboko erdigunean eskainiko dituzte doan Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren, Metro Bilbaoren eta Institutu Frantsesaren ekimenez.
Orotara 39 ikuskizun izango dira: horietatik bederatzi Frantzia eta Belgikatik etorritako konpainienak, zazpi AEBetatik etorritakoenak, eta gainerakoak euskal taldeenak izango dira. Antzerkia, clown-a, malabarismoa, akrobaziak, txotxongiloak, musika eta zirkuko diziplinak uztartuko dituzte.
Besteak beste, jaialdiari amaiera emango dion ikuskizuna da aipagarria: Xarxa Teatre konpainia valentziarraren Papers emankizuna. Arriagako plazan eskainiko dute, gau erditik aurrera, eta 12,5 metroko zabalera eta 5 metroko altuera duen aldamiotik irudi indartsuak eta piroteknia efektuak ikusaraziko dituzte.
Ikastaroak
Aurten, gainera, zirkuko profesionalei zuzenduriko bi doako ikastaro eskainiko dituzte. Lehena Mikel Ayala malabaristak emango du uztailaren 2an eta 3an Harrobian, 9:30etatik 11:30era; bigarrena, aldiz, koblakariren laguntzarekin emango dute, eta objektuen eta manipulazioan zentratuko da. Haietan parte hartu nahi izanez gero, aldez aurretik eman beharko da izena.